Teknologia albisteak

'Egile Sariak', Gipuzkoan sormena sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-02 : 09:24

Gipuzkoako Foru Aldundiak "Egile Sariak" antolatu ditu, sorkuntza artistikoari bideratutakoak. Bost mila euroko 20 Sari emango dira, zenbait arloetan banatuta, eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 21ean amaituko da.

Literatura eta grafikaren (Komikiak, tebeoak eta eleberri grafikoak sortzeko) arloetan, guztira hamar sari izango dira honela banatzeko:

  • Gidoi proiektuetarako 2 sari.
  • Komikia, gidoi eta marrazketa sortzeko proiektuetarako 2 sari.
  • Ilustrazio liburuen edo ilustratutako liburuen proiektuetarako (jatorrizko sorkuntza, edo obra baten ilustrazio proposamena) 2 sari.
  • Eguneko gaiekin edo eztabaidekin lotutako entsegu proiektuetarako, 2 sari.
  • Eduki digital originalak sortzeko proiektuetarako (postcard, aplikazio interaktiboak eta abar) 2 sari.

Arte eszenikoen arloan 4 sari honako proiektu mota hauetarako:

  • Formatu txikiko ikuskizunak sortzeko eta ekoizteko proiektuetarako, 2 sari.
  • Emanaldi eszeniko baten testua sortzeko, 2 sari.

Plastikako eta ikusmen arteko arloan: 6 sari proiektu mota hauetarako:

  • Arte kreazioko proiektuetarako, 5 sari.
  • Erakusketa edo komisariadutza proietuetarako, sari 1.

Euskaraz edo gaztelaniaz egiteko lanak izango dira sarituak. Informazio zehatzagoa Aldundiaren webgunean eta GAO aldizkari ofizialean.

 

Erantzun

Sartu