
El Periodico Bartzelonako egunkariak aurreratu duenez, Espainiako Gobernuak prestatu duen Ikusentzunezko Komunikazioaren Legeak ez ditu hizkuntza gutxituen kuotak kontuan hartuko, streaming plataformek eskaini beharko dituzten edukiei dagokionez.
Hizkelan jardunaldia, Lanbide Heziketa eta lan mundua euskararekin lotzeko egitasmoen errepasoa egiten duena urtero, urriaren 19an ospatuko da aurten, Basauriko Bidebieta ikastetxean. Hizkelanen 6. edizioa izango da 2021eko hau, eta bere leloa, 'Euskara, zeugaz edonora!'. Hizkelan antolatzen du Laneki elkarteak, bere Jakinbai egitasmoaren baitan.
Duela aste batzuetatik, iPhone smartphone (Euskaltzaindiak onartua) berrienetan, iOS sistema eragilearen eguneraketa bat gertatu da, zeinak baimen zehatzagoak eskatzen dizkion erabiltzaileari aplikazio bakoitzarekin partekatu beharreko datuez (tracking egitea esan ohi dena). Erabiltzaileen erantzuna argia da: 4tik 3 blokeatu egiten dute datu partekatze gogorrena, bereziki Facebook-ena, eta honek enpresa honen publizitate irabazien eredua zalantzan jar dezake.
Euskarazko Wikipedian emakumezkoen artikulu kopuruak 10.000 biografiaren landa gainditu du asteburu honetan. Biografiak (pertsona jakin bati buruzko artikuluak) guztira 47.873 izanik (igandeko datuak), portzentaian oraindik gutxi dira, %20.1, baina horretan ere aurrera egin du euskarazko Wikipedian, 2017ko martxoko neurketa batean %13.63 bakarrik baitziren.
“Euskal Kultur Sorkuntzaren Transmisioa” jardunaldia(k) antolatu dute bigarren aldiz elkarlanean Ahotseneak, Oinherrik, Bertsozale Elkarteak, Azpeitiko Udalak eta UEUk. Topagune honek egungo kultur bitartekaritza hartuko du hizpide, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzea eta sendotzea helburu duelarik. Oraingoan eskolaz kanpoko transmisioan jarriko dute arreta Senpere, Laudio, Lesaka eta Azpeitian egingo dituzten topaketetan. Izena emateko epea zabalik dago: www.ueu.eus
Elgoibarko Izarrak antolatzen duen urteroko "Euskara ala Ezkara" jardunaldia urriaren 16an izango da aurten, "Euskara ala ezkara ertzetan?" goiburuarekin. Euskararen inguruko pertzepzio ideologikoen inguruko egitarau bat antolatu dute. Dagoeneko zabalik dago izen-ematea.
Aieteko Nazioarteko Konferentziaren 10. urtemugan jardunaldia egingo da datorren hilabetean; urriaren 14, 15 eta 16an, Donostian eta Baionan. Antolatzaileak dira Euskal Herriko Foro Soziala eta Bakibidea taldea eta nazioarteko bi erakunde, Berghof Fundazioa eta Conciliation Resources. Konferentziaren unea historikoa izan zen duela 10 urte, eta haren jarraian etorri zen ETAren erabakia, behin betiko jarduera armatua etetekoa, hori ere dudarik gabe.
Goierriko ikastola batzuen artean egingo den Kikometroak 2021, Gipuzkoako Ikastolen jaia, berezia izango da halabeharrez aurten. kPandemiak hala eraginda, egun bakarraz haragoa doan egitaraua prestatu dute. Hortaz, Kilometroen data ofiziala den urriaren 3az gain, beste hainbat egunetan egingo dituzte ekitaldiak Beasainen, Ordizian eta Lazkaon.
Alfonso Sastre antzerkigile eta idazle espainiarra atzo hil zen, 95 urterekion. Gazteleraz idatzi arren eta nadrildarra sortzez, Euskal Herrian errotutako idazlea izan zen, Hondarribian hainbat urtez bizi izandakoa, eta euskal gaiek ere tokia izan zuren bere obran (zeinak hartu zituen nobelak, saiakerak, zinema gidoiak eta batez ere antzerki-lanak).
Clive Sinclair ingeniari, asmatzaile eta enpresaburu ingelesa hil zen atzo Londresen, 81 urterekin. Sinclair Research enpresaren sortzailea izan zen, eta etxe horren 1980ko hamarkada hasierako produktu bat, ZX Spectrum ordenagailua, funtsezkoa izan informatika etxeetara iristeko, bereziki gazte eta nerabe askoren eskuetan programazioaren eta informatikaren potentzial sortzailea ikusarazteko eta grina pizteko.
Datorren urriko 8aren eta 10aren artean ospatuko da Mangamore manga zeltuen topaketa Zornotzan. Presentziala izango da, baina Covid arauekin egin beharko da eta maskarak derrigorrezkoak dira (ez traba handia mangazaleentzat).
10 minututan podkasta Zuzeuren podkast komunitatean haso zen baina orain ta Ulu Mediak eta Azkue Fundazioak elkarlanean ekoitzita egingo du aurrera 2021-2022 denboraldian. Maite Goñi irakasleak zuzentzen duen podcast honetan teknologia eta hezkuntza lotzen dira bereziki. Eskolan aplikatzeko trikimailu errazak, bogako aplikazioak edo azken joerak ekarriko ditugu mahai gainera.
Elhuyar Hiztegiak 25 urte bete ditu aurten, eta webguneko bertsioak gaur izan duen eguneraketa aukeratu dute urtebetetzea ospatzeko. 1996an liburu gisa hasi zen banatzen EU-ES hiztegi elebidun gisa, lehen bertsio digitala 1999koa izan zen, eta 2013tik mugikorretatik ere badabil.
"Lumineszenteak" liburu bat da, emakumeen aurkako indarkeria ikusezinak ikusarazteko 63 historia dira Igone Mariezkurrena Fernandez kazetariak eta Irantzu Pastor Ordoki argazkilariak liburu batean bildu dituztenak. Gainera, urriaren 9tik 26 arte dago erakusketa bat irekita Bilboko Zabalgune eraikineko areto nagusian, libururako egindako argazki askorekin.
TaPuntu Kooperatibak Puntu Soziala egitasmoaren laugarren edizioa martxan jarri du. Bi urtez behin gizarteari ekarpen positiboa egiten dion proiektu bat aukeratu eta, honi laguntzeko helburuz, sarean duen presentzia hobetzen laguntzen diogu. Izan ere, normalean, komunikazio alorra bolondresa eta antolaketa handirik gabekoa izaten baita.
Joseba Arregi, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta hainbat urtean EAJko buruzagi izandakoa, gaur hil da 75 urte zituela. Jeltzale destakatua izatetik euskal abertzaletasuna arbuiatzera igaro zen 21. mendean, nazionalismo espainolarekin guztiz lerratu arte.
Hala nola Tropela txirrindularitzako porrak egiteko, Txappela (bi P tartean) sortu dute bertsolari txapelketako pronostiko, porra edo lehiaketak egiteko. Web bidez (txappela.eus) eta aplikazio mugikor gisa (Android) garatu da, eta lehen begiratu bat eman diogu. Lehen porrak egin daitezke jada Xilaba txapelketarako (adi, larunbatean hasiko da, hilak 18) eta Nafarroako Bertsolari Txapelketarako (hau urriaren 2an hasiko da).
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak antolatuta, “Euskararen diskurtsoak enpresetan” jardunaldia egingo da datorren ostiralean, irailak 17. lan-munduko euskara-planen transmisioa, diskurtsoa eta balioak aztertzea izango da jardunaldiaren zioa. HPSk zenbait ikerketa-lan egin ditu gaiaren inguruan, eta horietako biren emaitzak aurkeztuko dira jardunaldi honetan.
Naturako argazkilaritza lehiaketen berri ematen dugu tarteka (abuztuan txori-argazkilaritza lehiaketa baten berri eman genuen), eta hemen da beste bat, argazki komedikoena, benetan polita: Comedy Wildlife Photography Awards. Urri amaierara arte dago epea publikoaren kategorian botoa emanez parte hartzeko (beste sari barzuk epaimahaiak erabakiko ditu).
Gaur beteko dira 20 urte 2001eko Irailaren 11ko atentatuena. New York-eko Dorre Bikiak bi hegazkin bahiturekin behera bota zituzten, eta beste bi hegazkin ere bahitu zituzten: batek Pentagonoa jo zuen, eta besteak ez zuen helbururik lortu, baina lurra jota bertan hil ziren hango denak ere, bahitzaile eta biktimak. 20 urteren buruan, 21. mendearen lehen hamarkada hauek markatu dituela ekintza hark argi esan dezakegu.