Donostiako Film Laburren jaialdiak, Donosskino delakoak, bere bosgarren edizioa izango du 2021 honetan, Urriaren 5etik 9ra. Lehiaketa alorrean 23 izango dira epaimahaiaren sariak eskuratzeko ikusiko diren lanak. Kristonkino kolektiboak antolatzen du urtero festibal hau.
Bosgarren edizioan bost eguneko programazioa izango du Donosskinok, eta 23 film labur lehiatuko dira ShortZinema sailean epaimahaiaren sariak eskuratzeko. Gustu guztietarako aukeraketa honetan sei euskal film labur izango dira ikusgai:
Halaber, hainbat nazionalitatetako film laburrekin batera egongo dira, besteak beste, Azadeh Moussaviren Irango kartzela sistema salatzen duen The Visit drama soziala edo Noémi Merlant (Portrait de la jeune fille en feu) aktorearen Shakira, orain Parisko auzo xumeetan zubien azpian gertatzen den istorio honetan kamararen atzean jartzen dena. Oscar Bernàcerren Stanbrook, Valladolideko Seminci jaialdian espainiar film labur onenaren sariaren irabazlea; Albin Wildner austriarraren Der Wächer, Varsoviako jaialdian sentsazio onak eragin zituen “tour de force” bat; edo Irene Albanell Melladoren lehen lana, Club silencio, Eva Llorach protagonista duena, 2019an emakumezko aktore berri onenaren Goya saria irabazi zuena.
Donosskinoren bereizgarrietako batzuk bere giroa, estetika eta edizio bakoitzean zinemaren munduari egiten dizkion omenaldiak dira. Iazko mendebalderako bidaiaren ostean, aurten espazioan barneratuko da Alienen eskutik. Izan ere, Alien: The Director‘s Cut filmaren emanaldiarekin festibalari hasiera emateaz gain, saio bakoitza Alien 40th Anniversary Short Films-en lehiaketaz kanpoko film labur batekin hasiko da. Film labur sorta hau pelikularen 40. urteurrena ospatzeko egin zen, eta pantaila handian gozatu ahal izango da Donostian.
Informazio gehiago, https://donosskino.com
Erantzun
Sartu