Sustatu logoa Teknologia albisteak

Bideo sozialen zabalkunde eta edizioa da nagusi munduko app-en merkatuan

Sustatu
2021-09-08 09:35

Interakziorako aplikazioen esparrua aldatzen ari da etengabe. EITBko eraldaketa digitaleko zuzendari Lontzo Sainzen txio batetik jasotako informazioa da hau, eta berak nabarmendu bezala, "badira 5 urte Twitter desagertu zela ranking-etik, Skype duela 4, Youtube duela 3 eta Netflix aurten" jausi da.

App Annie analitika enpresak egindako grafikoa da hau, aplikazio sozial eta entretenimendukoen kategorian egindako azterketa da (baina jokoak alde batera utzita). Mundu mailako sailkapena da, eta Tiktok-en nagusitasuna nabarmentzen da bertan, bigarren urtez jarraian. Txostenari buruz info gehiago, hemen.

Bigarren postuan Instagram, Facebook berari tokia hartuz (Facebook den arren bere jabea), funtsean Tiktok bezala bideoen partekatzera zuzendu baita neurri handi batean. Hain zuzen ere, 8. eta 10. postuetan daude etorriberriak, CapCut eta PicsArt, aplikazio sozialak baino gehiago "tresnen" alorrekoak direla esan dezakegu, balio baitute bideo eta irudi ediziorako: hain zuzen ere, TikTok eta Instagram hobeto edo efektu/edizio txuloaegoekin editatzeko tresnak dira. Izatez, TikTok egiten duen Bytedance enpresa txinatarraren beste produktu bat da CapCut.

Zerrendan dagoen beste berria, Mx Takatak Indiako Tiktok bat da, funtsean.

Horiez gain, mezularitza zuzeneko aplikazio klasikoek erabilpen zabala dute, eta ez dirudi elkarri tokia kentzen diotenik: Whatsapp eta Telegram elkarren ondoan daude, eta ez oso urruti Facebook Messenger.

Netflix-en azken lau urteetako agerpen-desagerpenari buruz, azalpen bikoitza:

  • Batetik HBO, Disney+ eta Apple TV+ eta beste plataforma batzuk ere badaude orain streaming zerbitzuen kategorian.
  • Bestetik, aplikazioz baino gehiago, beste telebista/kable/internet zerbitzu batzuen eskaintzan edo Smart TV-etako aukeretan integratua aurkitzea Netflix da orain ohikoa.

Argazki orokorrak antza du euskal gazteen erabilpen ohiturekin, zeina Ikusiker azterketak azaltzen duen (hemen komentatua abuztuko post honetan):

Mezularitza eta bideoa, munduan bezalatsu, Twitch eta Youtube gehituz, eta hemen "atzerrikotza" jotzen diren horiek kenduz (esan dugun Takatak indiarra eta Snapchat, zeina nagusiki AEBetako zabalkundera mugatu den).

Hori bai, zerbaitek harritu bagaitu zerrenda globalean: Twitch-en falta...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu