Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa
Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) eta UOC Kataluniako Unibertsitate Irekiaren arteko lankidetzaren emaitza da liburu hau, euskaraz orain kaleratu dena: Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa. Covid pandemiak ezarritako premietatik osatutako liburua da. UOC-ek nagusiki online funtzionatzen du, sistema nahiko aurreratua du, antolakuntzan, eta baliabide teknikoetan.
Liburuaren aurkezpenean hala dio UEUk: "Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker leundu da kolpea. Esperientzia horretatik abiatuta, aztertzen hasiak gara ea online-hezkuntza aliatu egokia izan ote daitekeen gure hezkuntza-sistemetan konponbide hibridoak garatzeko. Erantzuna baiezkoa da, nahiz eta orain artekoa berez ez den izan online-hezkuntza."
Liburan, online-hezkuntza hobetzeko eta etorkizuneko konfinamendu oso zein partzialetako testuinguru presentzial ez-jarraituetan kontuan hartzeko zenbait proposamen aurkezten dira. Dekalogoa osatzen dute kapituluak hauek dira:
- Online irakastea eta ikastea: distantzia soziala gaindituz.
- Online-ikastaroen diseinua.
- Online-ebaluaziorako gakoak.
- Ikaskuntza aktibo baterako e-jarduerak.
- Irakaskuntza ez-presentzialerako ezinbesteko tresna eta baliabideak.
- Online-irakaskuntzarako funtsezko bost estrategia.
- Konpetentziak garatzeko bitartekaritza pedagogikoa eta teknologikoa.
- Gutxiago gehiago da: ikasteko, zuzenketa gutxiago eta feedback gehiago.
- Ikasleengan jarrera digital kritikoak sustatzea.
- Irakasleak eta ikasleak sarean lankidetzan.
Liburua UEUren dendan eros daiteke, paperean edo PDF-a jaisteko. Lehen kapitulua doan deskarga daiteke (PDF).
Erantzunak kargatzen...