Teknologia albisteak

EH Sukarra kantua, 30 urteren buruan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-07 : 11:02

''EH Sukarra'' kantua bertsionatu dute Nøgen taldeak eta Gaztea irratuiko zenbait kudek. Maketa Lehiaketaren 30. urteurrena ospatzeko izan da, orduan Euskadi Gaztea zeritzonak antolatu zuen hartan, Eibarko EH Sukarrak taldeak irabazi zue Maketa Lehiaketaren lehen edizioa izen bereko kantuarekin. 

Konparaziorako, horra gaurko bertsioa:

Eta duela 30 urtekoa, ez maketakoa bereziki, baina bai bat diskora eraman ondoren:

Nola ahaztu sakontasun handiko hitz haiek :-)

Gu eta gure ingurukoak / potroetara arte gaude / nahi ditugun gauza guztiak / eskuan izan arte

Borroka ezazu / gurekin batera / gu garela EH Sukarra / Dantza egin ezazu / goizetik gauera / kriston martxaz EH Sukarra

Gaztea Maketa Lehiaketak 30.edizioa egingo du aurten eta protagonismo berezia izango du denboraldi hasieran. Grabazioak jasotzeko epea hasia da jada da eta edizioaren finala, printzipioz, azaroaren 25ean izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Erantzun

Sartu