Teknologia albisteak

Iruñeko Alde Zaharraren historia sozial berriena idazteko auzolan proiektua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-05 : 09:45

"Auzolanean, Historia idatziz" proiektuak Iruñeko Alde Zaharrako auzo-mugimenduaren 40 urtetik gorako historiaren memoria ikertu eta berreraiki nahi du, auzokide ohien ezagutzari balioa emanez, bai eta biztanle gazteenen eta auzoko populazio berriaren ezagutzari ere. Auzolaneko diru-bilketa edo crowdfundinga egin dute horretarako, hain zuzen, eta irail honetan dago aportazioa egiteko aukera. Iruñeko AZ Ekimenak (Alde Zaharra) bultzatzen du ideia hau.

Helburua da Iruñeko alde zaharraren historia, inplikazio kolektiboaren bidez, memoria bizi hori erreskatatzeko eta, aldi berean, gogoeta egiteko eta etorkizunera begiratzeko balioko duen liburu bat egin eta argitaratzean gauzatzen dena.

Proiektuak bi fase izango ditu. Lehena, ikerketa eta bilketa:

  • testigantzak jasotzea elkarrizketen bidez
  • dokumentu-funtsen azterketa
  • argazkien eta ikus-entzunezko materialen bilketa
  • lortutako informazioaren azterketa

Eta gero liburua apailatzea,

  • Edukiak idaztea, zuzenketak eta itzulpenak (euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuko da).
  • argazkien eta ilustrazioen tratamendua
  • liburuaren diseinua eta maketazioa
  • Koloretako 700 ale argitaratzea

Proiektuarentzat funtsezkoa da gazteen eta Alde Zaharreko bizilagun berrien parte-hartze aktiboa sustatzea eta babestea, auzoko kultura-ondare inmateriala berreskuratuz eta ikusaraziz. Gizarte sareko erakundeekin eta auzoko antzinako auzokoekin harremanetan jartzea erraztea.

Informazio gehiago eta aportazioa egiteko aukera (10 eurotik aurrera): Goteo plataforman.

Erantzun

Sartu