Teknologia albisteak

Emakumezkoen euskarazko literatura berriena aztergai

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-08-26 : 12:00

EHUko LAIDA Ikerketa Taldeak, Jon Kortazarrek zuzenduak, Veneziako Ca’Foscari Unibertsitatearen Rassegna Iberistica aldizkari ospetsuan argitaratu berri du egungo euskal emakumezko idazle nagusien lanari buruzko lehen azterlana. Ikerketaren izenburua 'Escrituras vascas de mujer' da eta bost euskal emakumezko idazleren lana deskribatzen du: Katixa Agirre, Eider Rodriguez, Karmele Jaio, Leire Bilbao eta Maixa Zugastirena.

Gainera, horietako lauk, Agirrek, Rodriguezek, Jaiok eta Bilbaok, euren eleberri eta olerkiak gaztelaniara itzulita ikusi dituzte 2019an eta 2020an. Bosgarrenak, Maixa Zugastik genero indarkeria hartu du ardatz benetako gertaeretan oinarritutako ‘L.A.A.’ eleberrian. Horrekin Kutxa-Irun Hiria Saria irabazi zuen 2017an. Artikulu hau ilustratzen duen irudia hain zuzen Maixa Zugastiren webgunetik atera dugu.

Jon Kortazarren aburuz, "Euskal literaturaren une honetan, emakume idazleak ahots desberdinak erakusten ari dira eta literatur sistemaren erdigunean daude. Egungo euskal literaturan giro berri batez hitz egin daiteke".

Estekak:

 

Erantzun

Sartu