Teknologia albisteak

Eneko Oroz 'Ameslaria': "Rebentatzera joatea da aukera bakarra"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2021-09-04 : 11:11

Eneko Oroz @ameslaria txiolari eta pentsalari interesgarri bat da, teknologiaren gaineko ikuspegi sozial, enpatiko eta batzuetan heterodoxoa eskaintzen ona. Kasu honetan, "kanal" propioak sortzearen zailtasunak azaldu ditu, eta Twitch ez-gamer baten aldeko aldarria egin: denetariko sorkuntza-kanalak behar dituela euskarak plataforma sozialetan, ez bakarrik nerd, joko-zale edo teknologikoak. Eta ausartu eta gogor apostu egiteko garaia dela uste du.

Idazkera pertsonal batekin egin du haria Ameslariak. Hona txioen batuketa:

"Mobida bat pasatu ohi zait: por lo que sea egin nahiko nituzkeen gauzetan pentsatzean beti taldean egiteko gauzak okurritzen zaizkit, baina asko kostatzen zait jendeari ezer esatea. orduan beti super frustratuta amaitzen det. Zuek nola daramazue hori?

Bbhin kanal bat sortu nuen nire inguruko jendea elkarrizketatzeko, ze kasualki ba jende interesgarri piloa dago gauza oso ezberdinetan dabilena, eta orduan gauza guaya atera zitekeela sentitu nuen. Baina ama bakarrik elkarrizketatu dut [kanal horretatik ilustratu dugu artikulu hau]. Que amak gauza asko konta ditzake eh, baina kontua da ez nintzela ausartu gehiagora. bale covidak eragin zuela, baina covida ez dagoenean ta berdina pasatzen bazait super bajonazoa izango da.

Supongo blogek eman zidaten beldurra gainditzeko modu bat dela taldea. Ya, Amets, baina zu twitchen ere ibiltzen zara. Ya, baina

  • a) euskarazko twitchen jende gutxi dabil
  • eta b) ez dut begiratua izatearen pertzepzioa, ez dakit

Twitchen buruan dudana egitean ya beste kontu bat izango da. orain arte, momentuko dramak drama oso erosoa egiten zaidan plan batean ibili naiz, baina super presente daukat beste gauzak egiteko gogoa. Euskararen maratoia, Korrika, btn, herriko hauteskundeak edo estiloko momentu klabeetan.

Orduan desenkadenatuko da, asmatzen badugu, euskal twitchen benetako potentziala. ta momentu hoietan euskal komunitatearentzat erreferentziala izatea da anbizioa.

Euskararen Maratoia gure herriko mobida bat da, igual ez duzue ezagutuko, baina lasartearroi pila flipatzen digu ta oso gora gatoz irauten duen bitartean.

Te quiero decir, euskalduntasun estankatua euskaldun berriak sortzeko oztopo den bezala, euskal twitchek ia esklusiboki bideojokoak bakarrik eskeintzea ere muga da internet euskalduntzeko. Eta de hecho euskal twitch geroz eta gehiago zabaldu orduan eta jende gehiago sentituko da kanpainaren parte eta sortzaile, zergatik ez.

Behin jende talde erlatiboki txiki baten artean greba orokor bateko bideoak grabatu, informatiboa prestatu (gidoia, bideoak y tal) eta hainbat hizkuntzatan emititu zen ia mediorik gabe, komunikabideek isilaraziko zutelakoan ahotsa zuzenean hartzen. Ez dut urtea gogoratzen, baina baliabideak ASKO hobetu dira ordutik. eta jende ASKO dago askoz eta askoz prestatuagoa. [Oroz ari da 2009ko maiatzeko greba batez, eta sarean sortutako ekimenaz].

Igual ez diot inorri kontajiatuko ilusioa, ez dakit. baina nere ustez rebentatzera joatea da aukera bakarra. ta aterako da ondo edo gaizki, baina gauzak egin daitezkeela erakusteak batzutan pilak jarrarazten dizkio benetan egin dezakeenari."

 

Erantzun

Sartu