"Literaturaren zubitegia": 638 idazleren gaineko informazioa on-line
2004-03-29 15:03
Zubitegiko edukia:
- Idazleak: 638. Biografia datuak eta bibliografia, baita idazleen gainean beste idazle batzuk idatzitako testuak ere.
- Liburuak: 3.183.
- Aipamenak: 1.436.
- Estekak: 2.026. On-linen aurki daitezkeen testuekin lotzen dute zubitegia estekek.
- Kritikak: 678. Egunkarietan edota aldizkarietan argitaratutako kritikak (900dik gora).
- Efemerideak: 3.445.
Literaturaren Zubitegian alfabetikoki ordenatuta ageri da idazleen gaineko informazioa. Egileen biografia datuak eta bibliografia jasotzen da idazle bakoitzari dagokion web orrian. Gainera, idazle bakoitzaren inguruan, beste idazle batzuk idatzitakoa ere aurkezten da.
Hauek dira on-line dauden liburuetako batzuk: Iraupena eta lekukotasuna (Patxi Salaberri), Historia de la literatura vasca (Koldo Mitxelena), Bizkaiko euskal olerkariak (Santi Onaindia) eta Euskal Idazleen Lorategia (Karmelo Etxenagusia).
Literatura Interneten
www.armiarma.com webgunean literaturaren gaineko atal ugari aurkitu daitezke. Dagoeneko sei gune daude on-line:
- Literaturaren Zubitegia
- Literatur Aldizkarien Gordailua IbiƱgabeitia Proiektua izenez, lau urtetan etengabe handituz joan den bilduma.
- Kritiken hemeroteka 2001etik hona helduentzako euskal literaturako liburuei buruz argitaratuako kritikak.
- Literatur Emailuak Asteroko albistegi elektronikoa. * Euskal Lokuzioak Sarean
- Zaldi Ero Idazleekin Argazki bilduma.
Erantzunak kargatzen...