Harvard Business School aldizkariak argitaratu berri du Thomas W. Malone ikertzailearen azken liburuaren atal bat, eta hor aztertzen da deszentralizazioak zer eragin duen enpresetan. Hainbat adibide jartzen ditu, eta tartean Arrasateko kooperatibak.
Demokrazietan, bi modu dituzu erabaki eraginkorragoak hartzeko. Utzi langileei zuzendariak aukeratzen, hauek erabaki dezaten haien mesedetan, nola egiten duten abokatu enpresa eta aholkularitza askok. Edo bestela utzi jendeari zuzenean botoa ematen erabakirik inportanteenetan, nola egiten duten noiz edo behin Mondragoeko kooperatibek. Thomas W. Malone-ren hitzak dira, ikertzailea bera Massachussetsko Teknologia Institutuan (MIT), eta Harvard Business School aldizkariak argitaratu ditu.
Malonek dio komunikazioaren kosto txikiak posta elektronikoa, bat-bateko mezularitza edo Internet aukera ematen duela erakundeak beste modu batean egituratzeko. Etorkizuneko erakundea deszentralizatua izango da, eta hor jendeak parte hartuko du berari dagozkion erabakietan. Egilearen ustez, deszentralizazioak areagotu egiten du produktibitatea eta bizi kalitatea. Baina deszentralizazioa ez da soluzioa egoera guztietan.
Egileak hainbat kasu aztertzen ditu bere teoriak azaltzeko, hala nola IBM, eBay, MacDonalds, Arrasateko kooperatibak eta Microsoft.
Hil honetan kaleratuko du Thomas W. Malonek bere azken liburua, The Future of Work, non lantzen baita luze eta zabal hau guztia, aurreko batean Sustatun bertan adierazi genuen bezala.
Erantzun
Sartu