Amasa-Villabonako VI. Amodiozko Gutunen Lehiaketa
Lehiaketaren oinarriak:
1-. Deialdi honen xedea nolanahiko izaera duten amodiozko gutun edo eskutitzen idazketa sustatu eta saritzea da.
2-. Lehiaketa honetan 16 urtetik gorakoek har dezakete parte.
3-. Aurkezturiko lan guztiek argitaragabeak, saritu gabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute.
4-. Idazlanek gutun tankera izan beharko dute eta DIN A4 tamainako orritan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzerak ezingo du bi orrialdetik gorakoa izan.
5-. Idazlanean ez da egilearen daturik jarriko, soilik lema bat. Egilearen datuak (izen-deiturak, adina, telefonoa, helbidea eta lanaren lema) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal horren gainaldean lanean jarri den lema bera jarriko da. Amasa-Villabonakoek herriaren izena jarri beharko dute lemarekin batera.
6-. Lanak eta egilearen datuak dituen kartazala beste kartazal handiago batean sartuta, honako helbidera bidali beharko da:
- Manuel Larramendi Kultur Bazkuna; 44. postakutxa. 20150 Amasa-Villabona.
Horretarako azken eguna 2003ko apirilaren 23a izango da.
7-. Sariak honako hauek izango dira:
- 1.go saria: 300 euro.
- 2. Saria: 200 euro.
- Amasar edo villabonatar onenarentzako saria: 175 euro.
8-. Lehiaketako epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona adituek osatuko dute, Larramendi Bazkunaren eta Villabonako Udalaren ordezkariez gain.
9-. Saritzen ez diren lanen kartazalik ez da zabalduko. Saririk jasotzen ez duten lanak egileek hilabeteko epean berreskuratu ahal izango dituzte, Larramendi Bazkunaren Villabonako egoitzan (Kaleberria 47-3. Deitu aurretik telefonoz 943-696450 zenbakira). Hilabeteko epea igarota, berreskura ez daitezen lanak eta kartazal itxiak birrindu egingo dira.
10-. Sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 20-an izango da, bereziki antolaturiko ekitaldian.
11-. Saritutako lanak Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren esku geldituko dira, eta osorik zein zatika argitaratzeko eskubidea izango du, beti ere egilea zein den garbi adieraziz.
12-. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Lehiaketa honetan parte hartze hutsak berez dakar oinarri hauek guztiak ontzat eman izana.
Erantzunak kargatzen...