Alfontso Martinez Lizarduikoa atxilotu dute
2004-03-31 17:03
Garzon epailearen aginduz izan da atxilotua gaur goizean, Donostian. Polizia sekretuko bi kidek atxilotu dute. Gaiak argitaletxeko arduraduna, EHUko irakaslea eta idazlea da Martinez Lizarduikoa.
EHUren Donostiako campusean eskolak eman ondoren, etxera zihoala atxilotu dute, arratsaldeko 14:30ak aldera.
Alfontso Martinez Lizarduikoa Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia fakultateko irakaslea da. Injeniaritzan doktorea da eta filosofia ikasketak ditu eginak.
Bestalde, Gaiak argitaletxeko arduradunetako bat da, baita Elhuyarreko kide ere.
Erantzunak kargatzen...