Sustatu logoa Teknologia albisteak

Xabier Silveira garaile Nafarroako Txapelketan

Ikusmin handia zegoen jakiteko nork irabaziko zuen aurtengo txapelketa. Xabier Silveira izan zen onena atzoko saioan, txukun kantatu zuen, eta kartzelakoan jo zuen goia.

Bere lanarekin gustura

Oholtzan ezin izan zuen disimulatu bere poztasuna gustura sentitzen zen Silveira. Behin txapela eskuetan zuela ere, hunkituta kantatu zuen, eta ihesean den Beñat bere lagunari eskaini zion hura.

Estitxu Arozena bigarren

Saioa polita izan zen, eta Estitxu Arozenak ere hagitz ongi egin zuen taula gaineko lana. Seguru aritu zen bertsotan, gozatuz.

Hurrengoak

Bittor Elizagoien izan zen 3. (26. txapelketa zuen), Jon Barberenak debuta 4. tokian bukatuz egin zuen, gustura aritu zen eta entzulearen txaloak bereganatu zituen hasieratik; Juan Mari Lopez izan zen 5.ean, Xabier Legarreta 6.ena; Manolo Arozena 7.ena, eta Joxe Juan Zubieta "Etxabe" zortzigarrena.

Bertso ligan 22 bertsolarik eman zuten izena. Urte hasieratik martxan izan da Bertso Ligarako, eta horietatik 18 sailkatu ziren Txapelketarako. Informazio gehiago Bertsozale.com webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu