Teknologia albisteak

Komunika 2004: "Erakundeak eta hedabideak" jardunaldia EHUn

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Sustatu
2004-03-31 : 13:03

Leioako liburutegi nagusiko konferentzia aretoan egingo da jardunaldia, apirilaren 2an, ostirala. Ángel Cortés, Noticiasdot.com-eko zuzendaria izango da hizlarietako bat eta "On-line prentsarekin harremana" ponentzia eskainiko du. Joseba A. Etxebarria Gangoitik, EHUko irakasleak, antolatu du jardunaldia.

Programa:

9:30 Jardunaldiko aurkezpena.

9:45 Lehenengo ponentzia: Zelan lortu hedabideek kasu egitea. Maje Sáez, CES-ko komunikazio arduraduna.

10:45 Bigarren ponentzia: Prentsaurreko eraginkor bat izateko irizpideak. Patxi Xabier Fernández, Athletic Clubeko komunikazio batzordeko arduraduna.

11:45 Atsedenaldia.

12:15 Hirugarren ponentzia: On-line prentsarekin harremana. Ángel Cortés, Noticiasdot.com-eko zuzendaria.

12:45 Mahaingurua: hedabideak erakundeen aurrean. Gonbidaturiko kazetariak euren esperientziak eta aholkuak eskaintzen dituzte enpresa eta instituzioen partetik harremana hobetzeko hedabideekin. Gonbidatuak:

  • Xabier Lapitz, Euskadi Irratia.
  • Emilio Cobos, Expansión.
  • Ángel Cortés, noticiasdot.com.

13:15 Publikoarekin eztabaida.

13:45 Jardunaldiko amaiera.

Jardunaldian parte hartzeko, www.komunika.info webgunean eman daiteke izena; parte hartzea irekia da.

Erantzun

Sartu