Proyección.tv webgunea, orain euskaraz
www.euskaraz.tv webguneak Hitzaldiak, Albisteak, Expo art, Zabalik eta Turismoa izeneko atalen barruan bideo bilduma eskaintzen du. Lehenengo lau ataletan badaude edukiak, baina Turismo izeneko atala hutsik dago oraindik.
Lehen, gazteleraz
Duela hiru urte, 2001ean, estreinatu zuten www.proyeccion.tv webgunea. Orain, ataria euskaratuta dakar Proyección taldeak.
Idatzizko edukia ere bai
Elkargo, erakunde eta enpresen prentsa komunikatuentzako lekua ere eskaintzen du webguneak. Joan den urteko irailaren 29tik gaur arteko komunikatu batzuk biltzen ditu.
Erakunde eta enpresei zuzendua
Euskal Herriko eta euskarazko informazioa lanerako tresna duten sektoreei dago zuzenduta webgunea; arlo profesionalari, erakundeei, kultur taldeei eta hezkuntza arloari, hain zuzen ere.
Hori dela eta, webguneak 2.000 erakunde eta enpresa batzen dituen datu basea egin du. Erakunde eta enpresa horiek eguneroko programazioaren informazio puntual eta pertsonalizatua jasoko dute.
Ikusteko
Ordenagailu eta sistema eragile batekin baino gehiagorekin probak egin ditugu, eta ez da denekin bideorik ikusterik lortzen. Azkenean, Win XP sistema eragilea, Internet Explorer eta Real bideo-audio softwarea duen makina batekin behintzat ondo ikusten dela esan dezakegu.
Erantzunak kargatzen...