Sustatu logoa Teknologia albisteak

Aberatsa zara?

Gari Araolaza
2004-03-31 10:03

Bai, gutxi gora behera denok dugu etxea edo autoa ordaintzeko kreditua eta lagunen batek galdetzen digunean gure penak kontatzen ditugu. Baina ba al dakizu munduko rankinean zein postutan zauden?

GlobalRichList webgunean jakin dezakezu oso pobrea zaren ala Bill Gates-ek zenbat postutako diferentzia ateratzen dizun. Zure urteroko irabaziak jarri webgune horretan eta sistemak erantzungo dizu zenbagarrena zaren.

Batetik pozik jartzekoa da, ikustea ez garela hain pobreak, baina bestetik tristura sartzen zaigu ikustean zenbat jende dagoen gure atzetik.

GlobalRichList , Efimera.org-en jasoa.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu