Teknologia albisteak

Kazetariak boterearen bozeramaile?

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu - Euskadi Irratitik hartua
2004-03-25 : 19:03

Euskadi Irratian oso interesgarriak izan diren hausnarketak entzun ditugu. Mezularia saioan izan da, 18:10etik 18:30 bitartean. Kazetaritzaren jokabideez jardun dute, boterearen eraginaz, martxoaren 11ko biharamunaz… Ramonet, Jaime Otamendi, Txema Ramirez de la Piszina, Latxaga, Iñigo Urrutia…

Ignacio Ramonet (Le monde Diplomatique-eko zuzendaria)

  • "Kazetariak kazetari izateari utzi dio bitartekari hutsa bihurtzeko.Errentagarritasunaren izenean ikerketa kazetaritza eta albisteak kontrastatzeko modua hiltzear daude. Hedabideek geroz eta gutxiago baimentzen dituzte horrelako lanak."
  • "Gaur egun merkantzia moduan erabiltzen da informazioa eta publizitatea kontratatzen duten enpresei saltzen zaie merkantzia hori, erakundeei, alegia."
  • "Asko izan daitezen irakurleak, informazioak zirraragarria, arina,... behar du izan. Eta ez sakona. Informazio mota hori astuna da eta horrek irakurleak uxatuko lituzke."
  • "Gaur egungo testuinguruan ezinezkoa da kazetari baten lana betetzea: ez landu gabe bota, ez diotena beste gabe bota, egiaztatutako informazioarekin zuzen eta ausardiaz jokatzeko. Jarrera ofizialaren aurka baldin badoa ere."

Jaime Otamendi:

  • "Enpresen diru gosea, iragarkien kultura, SMSak, laburrak eta laburrak..."
  • "Kazetariak bitartekari huts baino gehiago, botere edo kazetaritza enpresetan agintzen duenaren parte bihurtzen gara. Guztiak oso azkar joan behar du gaur egun, hori kazetaritzaren kaltetan doa."
  • "Kazetaritzaren kaltetan dihardugu. Ikerketa kazetaritza egitea oso garestia da eta enpresak dirua irabazteko daude. Berriak behar bezala ez lantzera garamatza. Kazetaritzan alarmak piztu behar lituzkeena da informazioa leku batean enpresa bakar batzuek izatea."
  • "Kazetariari behin eta berriz eskatuko niokeena da honradua izatea. Niri hau esan didate, horrela eta halakok. Garbi esan behar da nondik datorren informazioa."
  • "Etorkizunean informazioa ordenatzea ere garrantzitsua izango da. Kabezerako kazetariak izango ditugu (kabezerako medikuak moduan. Horrelako informazio anabasan ondoen ordenatzen duena izango da kazetari ona, guztien artean onena."

Latxaga:

  • "Prentsa bulego oso potenteak daude atzetik. Lehen, kazetariaren lana zen berria lortzea. Emanda dator gaur. Komodidadeagatik eta medioak oso lotuta daudelako, lortu dute iturriak gura duen moduan ematea. Berria amaituta ematen dute."
  • "Kazetarien irudi erromantikoa ez da existitzen orain. Kazetariok torloju fabrikatzaileak bihurtu gara. Ikasleak ginenean kazetaritza 4 boterea zela esaten ziguten. Gaur egun 2. boterea da kazetaritza; lehenengoa ekonomikoa eta horrekin oso lotura estua du medioenak, bigarrenak. Parlamentuan egiten denak ezer gutxi balio du, medioetan ez bada islatzen. Kazetariak galderak egin behar ditu, konprobatu behar du eta kontrastatu behar du. Guztiok ez daukagu egia osoa."
  • "Kazetariak ezin du konformatu ematen duenarekin. Kazetariak galderak egin behar ditu, konprobatu, kontrastatu, egia bilatu. Dena ez da zuria eta beltza, dena ez da grisa. Askoz errazagoa da ematen dutena hartu eta egi ofiziala egi bihurtzea. Hori ez da lana."

Martxoaren 11n gertatutakoaren ondoren

Steve Adof.

  • "Monkloaren jarrerak eragin digun haserrea adierazi behar dugu. Soberan daude kronikak nola idatzi esaten diguten deiak. Hori gure lana da, ez gobernuena."

Albistegi digital batzuk esan dute eman zuten informazioa eman dutela Aznarrek berak deitu zielako esateko ETA izan dela

Hauxe uste dute Basterretxeak eta Ramirez de la Ramirez de la Piszinak:

Basterretxea:

  • "Hedabide gehienek urratu dituzte erregelak. Batzuk jakinaren gainean esan dute gezurra eta beste batzuk ez. Erdizka emandako telefono deiekin iturria ez dute zalantzan jarri. Hori inozokeriagatik suspentsoa da gure fakultatean. Ez da ohiko praktikan dimisioak egotea, baina egon beharko lirateke."

Txema Ramirez de la Piszina:

  • "Askoz gutxiagogatik BBC eta NYT-en dimisio dezente egon dira. Pertsona horiek, Periodico de Catalunya eta El Pais-ekoak hartutako jarrera hori duina da onartu dutelako egin zutena."
  • "Gaur egun apenas dago galderarik prentsaurrekoetan eta geroz eta gehiago ematen dira prentsaurrekoetan adierazpen ofizialak eta ez dute gero galderarik onartzen. Prentsaurrekoen filosofiaren gainbehera ekarri du horrek. Gogoeta sendo eta sakona egin behar da kazetariaren lanaren inguruan. Kazetariak geroz eta erosoago bihurtzen ari dira eta hori ez dator bat filosofia erromantikoarekin. Albistea doa kazetariaren atzetik."

Erantzun

Sartu