
Teknologiari buruzko bi bertso sorta eszeptiko eta pixkat teknofoboak entzunda, gogoeta argitaratu du Twitterren Eneko Oroz sare sozialetako euskaltzale, saltsero eta analista zorrotzak. Bere gogoeta batu dugu artikuluan, eta erreferentzia egiten dieten gaiak bildu.
Google-k Stadia itxi egingo duela iragarri berri du. Googleren hodeiko joko-zerbitzua, martxan hasi zenetik hiru urte pasa direnean amaitzera doa, nahiz eta konpainiak azpian dagoen teknologia bizirik mantenduko dela adierazi duen.
Svante Pääbo (Stockholm, 1955) genetista suediarrari eman diote gaur fisiologia eta medikuntzako Nobel saria. Pääbo ez da zuzenean medikuntzara emaniko gizona, paleogenetista baizik, gizakien aztarna fosiletatik DNA ateratzen eta aztertzen aitzindaria izan da.
Gaur urriak 1 larunbata, 12.00etan Leire Narbaiza (Eibar, 1968) blogari eta irakasleak, Interneteko eta euskalgintzako ekintzaile nekaezinak, omenaldia jasoko du bere herrian, Eibarren. Herriko Eta Kitto euskara elkarteak antolatzen duen Sagardo Egunaren barruan, txotx irekieraren ekitaldia (eguerdian Untzaga plazan) omenaldi hau markatzeko unea izango da: herrigintza, euskalgintza eta gintza guztien alde Leire Narbaiza @Txargain-ek egindakoak saritzeko. "Euskara-irakasle, euskalgintzako militante, hainbat hedabidetako kolaboratzaile, tartean …eta kitto! astekarikoa, egindako guztia eskertu eta errekonozituko zaio" Narbaizari gaurko egunez, Eta Kittok adierazi duenez.
Ian urakanak Florida astindu du AEBetan aste honetan. 70 lagunetik gora hil direla baieztatu da, eta baliteke gehiago izatea. Urakanak zuzenean jotako inguruneetan suntsiketa izugarria izan da. Gertaera ulertzen laguntzen duten zenbait grafiko interesgarri topatu ditugu sarean eta hona ekarri ditugu.
Adimen artifizialaren bidez sortzen diren irudien errepaso bat egin dugu. Zenbait tresna desberdin, eta motiboak han hemengoak; nazioartean sortu izan diren adibide bikainak, baina baita euskal teknofiloek sortutakoak: esate baterako, nola euskarazko Wikipediara laguntzen ari zaion (zenbait wikilari tarteko), euskal mitologiako pertsonaien irudiak sortzen.
21. menderako hizkuntza politikaz egun osoko jardunaldia antolatu dute elkarlanean Telesforo Monzon laborategiko Txillardegi Gogoeta Guneak, Jakinek eta Udako Euskal Unibersitateak (UEU). UEUren egoitza akademikoan, Eibarko Markeskoan izango da, urriaren 19an (asteazkena). Txillardegiren heriotzaren 10. urteurrena da 2022 hau, eta aurretik egindako zenbait ekitaldiren segida ere bada jardunaldi hau-
Gaur zabaldu dute Euskaraldia 2022 egitasmoan norbanako moduan izena emateko epea. Ofizialki, 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian egingo duten ekitaldi baten bidez gauzatu da hori ("Hitzez ekiteko garaia" leloa erakutsi dute bertan). Euskaraldiaren hirugarren aldiak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte egingo denak, praktika linguistikoan jarriko du arreta. Izen-emateak, hemendik. ariguneetan belarriprest edo ahobizi izango zaren esateko.
Administrazioa Euskaraz taldeak "atzerapauso handiak" salatu ditu Zizur Nagusiko Udalean, bertako euskararen ordenantza dela eta. Udalak espediente bat abiarazi du Euskararen Ordenantza aldatzeko, euskara deialdi guztietan baloratu behar ez izateko eta balioesten denean gutxiago baloratu ahal izateko (2022ko irailaren 22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
Maiatzean eman zuen bere buruaren berri Ikusgela proiektuak. Aurrerapen haren ondoren, gaur aurkezpen ofiziala izan du proiektuak Donostian, eta bertan iragarri dute gaurtik hasita 2022-23 ikasturtean astero bideo bat argitaratuko dela. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du Ikusgela proiektua, Eusko Jaurlaritzak diruz babestu eta Hiru Damatxok ikus-entzunezkoen adarra jartzen du, Ander Bolibarren zuzendaritzarekin.
Bart gauez DART zundak Dimorphos asteroidea jo du espazioan. Hegaldia eta inpaktua espero bezalakoak izan dira, eta asteroidearen gertuko irudi argiak bidali ditu DARTek suntsituta geratu aurretik. Misioaren egitekoa benetan bete den ikusteko, ordea, egun batzuk itxaron beharko dira, helburu hori izan baita zunda batek asteroide baten orbita desbideratu dezakeela demostratzea.
Haritz Azurmendi filosofoak eta Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak jardungo dute elkarrizketan Joxe Azurmendi filosofoaren gainean, Elgoibarren irailaren 28am, asteazkenarekin. Joxe Azurmendi filosofoa Euskal Herriko saiakeragile oparoenetakoa da, oparoena ez bada. Dena egiteke eta herri bat birpentsatzeke zegoen garaian hasi zen Azurmendi idatziak plazaratzen eta horretan dihardu gaur egun ere
Kopanito All-Stars futbol jokoa Linux, Mac eta Windows sistema eragileetarako dago eskuragarri, eta 2016tik euskaraz dago. Bideojokoaren menu eta testuak itzuli ziren, emaitza txukun-txukunarekin. Kopanito ez da beste futbol joko batzuk modukoa, trebetasunean oinarritzen baita. Taldea nola osatu (euskal selekzio bat kasu honetan) eta nola jokatu, horixe erakusten digu bideo honetan CodeSyntax eta Sustatuko lankide Urtzi Odriozolak.
Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu nahi du EIZIE itzultzaile euskaldunen elkarteak, eta «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu dute, ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea jarri dute helburu, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea.
"Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora", izenburu horrekin mahaingurua antolatu dute Antzuolan datorren irailaren 28an, asteazkenarekin. Eduki lizentziei buruzko eztabaida edo kolokioa izango da, gai hau proposatuta: "Copyright, creative commons, domeinu publikoa; zein da diferentzia?"
Azkenean, albiste on batzuk euskarazko ikus-entzunezkoen alorrean. Amazonen euskaraz euskarazko eduki azpidatziekin hasi direla (Boterearen Eraztunak telesailarekin), eta Netflixen ere bai. HBO Max-en telesail potoloekin hasi dute denboraldia, baina ez dago euskararik, ezta Disney + delakoan ere ez. Baina aldi berean, non zer agertzen ari den ikusteko Zer Non Ikusi webgunea agertu dela. Horretaz jardun dugu Segura Irratian eta Twitcheko gure zuzenekoan.
Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte betetzen ditu aurten, eta atzo izan zen ospakizun ofizial nagusia Bilboko Kafe Antzokian. Kronika irakur dezakezue Berrian, hizlari nagusien parte-hartzeen berri izanez, baina Sustaturako beste zerbait ekarriko dugu hona: Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Ane Sarasua idazkari nagusiak egindako errepasoan aipatu zituzten proiektu digital edo internetiko interesgarriak.
Irailaren 30etik urriaren 2ra, Portugaleten Ekotopaketak antolatu dira, lelo honekin: Azken krisia, gure garaia! Ekotopaketak, gai ekosozialez aritzeko hiru eguneko jardunaldiak izango dira dira, mundu guztiari irekiak. XXI. Menderako topaketa hauek bi helburu nagusirekin antolatu dira: krisi ekosoziala erdigunera ekartzea eta galdera estrategiko bati erantzutea. Krisi ekosozialari nola egin aurre eta horretarako Euskal Herrian zein motatako tresna behar den eztaibaidatuko da bertan.
Zizur Nagusiko Udalak ez du euskarazko ikasketarik eskaintzen bere musika eskolan, Administrazioan Euskaraz taldeak salatu duenez. Horrexegatik, hor diren 13 lanpostuetan ez dago bakar bat ere profil elebiduna duenik (2022ko apirilaren 4ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala). Honelako erabakiekin musika eskolek D ereduak egiten duen lana deuseztatzen dute. Hara iristen diren D ereduko ikasleak erdarazko jardunean hasten dira, eta horrela musika ikasketak amaitu arte.
2014, 2016 eta 2018an egin zen Bilbon Librecon biltzarra, sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektoreari buruzkoa, eta pandemiaren etenaren ondoren, 2022 honetan itzuliko da, azaroaren 15ean eta 16an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.