Teknologiari buruzko bi bertso sorta eszeptiko eta pixkat teknofoboak entzunda, gogoeta argitaratu du Twitterren Eneko Oroz sare sozialetako euskaltzale, saltsero eta analista zorrotzak. Bere gogoeta batu dugu artikuluan, eta erreferentzia egiten dieten gaiak bildu.
Bi bertsoaldi dira, martxan den Bertsolari Txapelketa Nagusikoak. Eta beste erreferentzia bat egiten dio Korrika 2022ko amaierako mezuari, zeinak eragin zuen kritikaren bat lehenago ere.
Hona puntuka Julio Sotori proposatua, bideojokoen ingurukoa.
Eta Gorka Pagonabarragarentzat puntuak, sare sozialen gainean kasu honetan.
Korrika amaierako mezua gogoratzeagatik, hemen Karmele Jaiok irakurri zuen testua, eta kritika... "influencer eta youtuberrak" erdeinu puntu batekin aipatu ondoren, Aiora Mujikaren kritika iritsi zen gero.
Eta sarrera honen ondoren, goazen Eneko Orozen kritikara:
Bastante kezkagarria iruditzen zait gai batzun aurrean euskal elite kulturalak (berdin dit, tio, iritzi errespetagarridunen jabeek) nola iritzi negatiboa bakarrik espresatzen duten jendea haiei begira dagoenean.
Korrikaren amaieran ekitaldian hasi zen liatzen, gero hainbat gauza ezberdinetan ikusezintasunean islatu zen (dramaren barruan kasi aukera onena dela) ta orain BTN-an ari da errepikatzen.
BTN-koak eta Korrikakoak puntu extra bat dute: teorian haien hitzak baino, komunitate baten errepresentazio dira. Hau da, zuk nahiz eta X pentsatu, nire ustez joera nabarmenagoa da jende talde jakin baten iritzia errepresentatzekoa.
Osea arazoa ez da bertsolari jakin batek edo lekukoko testuaren idazle jakin batek hau esan du, arazoa da bertsolari jakin batek edo lekukoko testua idatzi duen pertsonak errepresentatu nahi duen euskaldun medioaren iritzia hau dela uste du, eta horregatik esan du.
Aisialdi digitalaren mundua (bideojokoak, streamerrak, sare sozialetako eduki sortzaileak) euskararekin ez doazela errepresentatzea (beti aurkako jarrera bakarrik azalduaz) akats bat da.
Hasteko akatsa da bertso eskoletako jende asko eta aekn dabilen jende asko ibiliko delako horietan. Akatsa da baita adibidez bertsoen munduaz konkretuki hitz egiten duten proiektuak daudelako eta desikusten direlako.
Baina bereziki akatsa da euskara egoera kritikoan dagoen espazio baten egoera aldatzeko lan egiten ari den jendea desikusten delako eta tesi gurasistetan erorita (hobe kalera irten ta mendira joan) inplizituki "mundu hori ez da euskararena" esaten delako. Norbaitek kontestu erdi positibo baten Fortniten nexoa bota zuela kantatuko balu super emozionatuta geratuko nintzela. Edo Valoranten inpostorea topatu zuela. Benetan. Baina joder. Mezu guztiak negatiboak, distantzia kilometrikotik edo erdal erreferenteak bakarrik kontuan izanda izatea, euskaraz ez baleude bezela?
Urteak daramatzagu bideojokalari euskaldunak, animezale euskaldunak, euskal eduki sortzaile euskaldunak saretzen. Euskaraz bizitzen gure zaletasunak eta euskarazko edukia eta espazioak sortzen jende gehiagok ere hala bizi ditzan. Baina ez gara, ez gaude imaginario kolektiboan.
Fun fact: bideojokoei buruz kantatzen zuten bitartean ni, @arkkuso eta @egoninobi-rekin nengoen. Gustatzen zaizkigun gauzak euskarara eramateko saiakeretan interneten ezagututako bi pertsonarekin (bueno, bat lehenago, baina askoz fuerteago ezagutzen gara saiakera hartatik)
Mundua aldatu da, eta geroz eta euskaldun gehiago gaude Discorden, Twitchen edo Tiktoken. Eta bada garaia norbaitek noizbait: "ba hori ere guay dago, ta mundu hortara gerturatu nahi badut ze guay euskarazko erreferenteak egotea" esatekoa.
Irudirako, Bertsoa.eus-eko bideoen amaiera irudia, paradoxa bat ilustratzeko, lagun batek topatu duena: Pagonabarragaren bertsoak kasu honetan, sare sozialen kontura, amaitzen du "askoz hobe genuke, tabernara egin", eta orduan datoz Bertsoa.eus-eko kredituak, sare sozialen sustapena egiten dutenak hain zuzen.
Erantzun
Sartu