Teknologia albisteak

Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da gaur

Erabiltzailearen aurpegia
2022-09-02 : 12:24

Gertaera nahiko azpimarragarria da gaurkoa, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta baita Game of Thrones delakoarena, House of the Dragon. Baina Amazonek euskarari toki egin dion lekuan (Netflix-ekin paretsu horretan), HBO-k ez du keinurik egin euskararen alde.

Boterearen Eraztunak euskarazko azpidatziekin mundu osoan hasi da banatzen, Australiatik euskaldun batek ikusi ahal izan duen bezala. Irudi honetan, telebista batean erakusten dizegu (lagun honek pantaila-irudi gehiago partekatu ditu):

Eta gainera, Azpitituluak Euskaraz webgunera ere igo ditugu lehen bi atalen azpidatziak, gaur bi atal argitaratu baitira (eta hurrengo ostiraletan banaka osatuko dira, 8. ataleko denboraldia osatu arte). Egun edo aste batzuk barru atal hauek euskaraz bikoiztuta egongo direla iragarri du Amazonek. Katalanez hala omen daude jada, bikoiztuta, baina euskaraz enkargua ez da garaiz bideratu nonbait.

Bi atalekin hasten gara beraz, eta ikusiko dugu noraino dagoen aukera telesail hau euskaraz jarraitzeko...

Gogorakizun gisa, Eraztunen Jaunaren azpidatzi euskaratuetan, trilogia originala euskaratuta dago osorik. Haien zuzendari berak, Peter Jacksonek, egindako The Hobbit lanaren hiru filmetatik, bakarra dugu euskarazko azpidatziekin, azken alea: The Hobbit: The Battle of the Five Armies.

House of the Dragon telesailari dagokionez, bi atal eman ditu honezkero HBOk eta esan dezakegu, espoilerrik eragin gabe, Dragonstone delako eszenarioa aurrekoetan bezala euskal kostaldeko Itzurun eta Gaztelugatxe eraldatu batzuetan oinarritzen direla. Hori bai, dagoeneko nahikoa irudi eta modelo digital dituzte aktoeeekin Euskal Herrira etorri beharrik gabe atalak grabarzeko. Ikusi, hemen, Gaztelugatxeko bidea dragoiekin...

Aktoreak ere ageri dira eszenetan ingurune berean, baina ez dirudi horietako inor Bizkaian izan denik eszena hauek grabatzen. Eta oraingoz telesaila erdaraz bakarrik kontsumitu daitekeela ere, halaxe da hori.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago