Teknologia albisteak

Librecon, teknologia irekien biltzarra, itzuliko da Bilbora azaroan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-18 : 10:47

2014, 2016 eta 2018an egin zen Bilbon Librecon biltzarra, sektore estrategikoei aplikatutako teknologia irekien sektoreari buruzkoa, eta pandemiaren etenaren ondoren, 2022 honetan itzuliko da, azaroaren 15ean eta 16an izango da Bilboko Euskalduna Jauregian.

ESLE, Euskadiko Teknologia Libreen eta Ezagutza Irekiaren Enpresen Elkarteak, eta My Public Inbox, Interneteko profil publikoen eragina hobetzek plataformak, elkarrekin antolatuko dute Librecon 2022. Leloa izango da Reinventing Openness, irekitasuna berrasmatzen.

Egitaraua osatzeko, Call for Papers edo hitzaldi proposamenak egireko epea ireki dute, eta irailaren 30a arte bidal daitezke proposamenak. Zeren gainean? Halako gai zerrenda proposatu du antolakuntzak Librecon 2022ren ardatz izan daitezkeenak:

  • Zibersegurtasuna
  • Berrikuntza irekia
  • Eraldaketa digitala
  • Konputazio Kuantikoa
  • 5.0 Industria eta Edge Computing
  • Metabersoa, Web 3 eta NFTak

Entzule gisa agertzeaz gain partehartzeko modu bat da erakusketa espazioan stand bat edukitzea.

Informazio gehiago, https://www.librecon.io/

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu