Dall-e eta Parti tresnez egin dugu berba, eta baita bereziki Dallek sortzen dituen irudi harrigarriak partekatu. Era honetako aplikazioen mundua hazten ari da astetik astera, eta Midjourney eta Stable Diffusion dira agertu diren beste bi aukera. Horietako bat, Midjourney, erabiltzen hasi dira zenbait wikilari irudi mitologikoen ilustrazioak Wikipediara igotzeko.
Izan ere, erabiltzaile batek bere testua proposatuz era honetan sortzen den irudia erabilera librekoa izenda daiteke (erabiltzailearen borondatea hori bada, eta adimen artifizialeko zerbitzuak baimentzen badu). Kasu honetan Midjourney tresnak uzten du hori egiten, eta Wikipedian jada sortu dute txantiloi bat era honetako edukiak markatzeko:
Erabiltzaile katalan bat animatu zen Midjourney beraien mitologiako irudi batzuk ilustratzeko erabiltzera, eta hone bere emaitza.
Euskarazko Wikipedian, Galder Gonzalez nekaezinak hartu zuen lekukoa, eta hainbat irudi sortu ditu. Ikus galeria, eta nola ageri diren zenbait Euskal mitologiaren orrian.
Artikulu hau ilustratzeko goian erabili duguna, Behigorri. Bereziki gustatu zaigu halaber Martin Txikiren istorioa ilustratzeko erabilitakoa, nola erraldoiei kendu zien garia, gizakia nekazaritzan hasteko.
Erantzun
Sartu