Teknologia albisteak

Ekotopaketak hilaren amaieran Portugaleten

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-19 : 09:20

Irailaren 30etik urriaren 2ra, Portugaleten Ekotopaketak antolatu dira, lelo honekin: Azken krisia, gure garaia! Ekotopaketak, gai ekosozialez aritzeko hiru eguneko jardunaldiak izango dira dira, mundu guztiari irekiak. XXI. Menderako topaketa hauek bi helburu nagusirekin antolatu dira: krisi ekosoziala erdigunera ekartzea eta galdera estrategiko bati erantzutea. Krisi ekosozialari nola egin aurre eta horretarako Euskal Herrian zein motatako tresna behar den eztaibaidatuko da bertan.

 

Hauxe da Ekotopaketen webgunea, eta izena emateko formulario hau bete behar da (doakoa da asistentzia). Egitarauari dagokionez, honako hau da:

Irailak 30 ostirala

17:00-18:00 | HARRERA
18:00-18:30 | AURKEZPENA
18:30-20:30 GELA 1 | Yayo Herrerorekin solasean: ekologismo sozialaren erronkak.- HIZLARIAK: Yayo Herrero eta Maitane Nerekan Umaran. MODERATZAILEA: Mikel Gomez
18:30-20:30 GELA 2 | Estraktibismoa: noren bizkar ari gara hazten? (estraktibismoa hegoalde globalean). HIZLARIAK: Dalila Argueta (Defensoras del territorio, Honduras), Hassana Aalia (saharar aktibista), Leire Urkidi (Ekopol), Mario Quintero (APIIDTT). MODERATZAILEA: Julia Martí (Omal)
18:30-20:30 GELA 3 | Euskal Ekologismoa atzo, gaur eta bihar (Ikusi eta ikasi, eta ondo entzun eta hobeto heldu).  HIZLARIAK: Aitziber Sarobe Egiguren (Biologoa eta natur
kontserbazionista), Sukar Horia. MODERATZAILEA: Iñaki Barcena
21:00 | BERTSO AFARIA (Onintza Enbeita, Eli Pagola eta Asier Alcedo)

Urriak 1 larunbata

8:30-9:30 GOSARIA
10:00-13:00 GELA 1 | Bizitza bizigarriak ekofeminismotik (Mugimendu feministaren eta ekologistaren arteko elkarlanaren beharra eta erronkak). HIZLARIAK: Mirene Begiristain Zubillaga (EHUko ikerlaria), Amanda Verrone (ekintzaile ekofeminista), Mar Garrote (Etxaldeko emakumeak), Naroa Ortega (ekintzaile ekofeminista). MODERATZAILEA: Alaitz Ajuriagerra.

10:00-13:00 GELA 2 | Bizitzaren garestitzea: jatorria eta ondorioak. HIZLARIAK: AZET, Iñigo Antepara (Argilan-ESK), Gotzone Sestorain (Etxaldeko emakumeak), Ainhoa Bueno (Ernai), Kontseilu Sozialista Bilbo.

10:00-13:00 GELA 4 | Bilboko metropoliaren historiari begirada, Serantesetik. HIZLARIA: Iñigo Galdeano.
13:00-15:30 BAZKARIA
16:00-18:00 GELA 1 | Krisi ekosozialaren aurrean nola antolatu lana eta enplegua. HIZLARIAK: Luis Gonzalez Reyes (Ecologistas en Acción), Ainhara Plazaola (ELA), Emilio Santiago Muiño (CSIC).
18:30-20:30 GELA 1 | Zer nolako trantsizio ekologikoa nahi dugu EHn?. HIZLARIAK: Mikel Otero Gabirondo (EH Bildu), Ainhoa Etxaide Amorrortu (LAB), Adrian Almazan Gómez (Ekologistak Martxan). MODERATZAILEA: Eli Pagola Apezetxea.
16:00-18:00. GELA 2 | Azpiegitura handiak: kalte orokorrak eta etekin pribatuak. HIZLARIAK: Sara Begoña (Meatzaldea Bizirik), Araba Bizirik, Pablo Lorente (Sustrai Erakuntza), Bea Arana (AHTrik EZ). MODERATZAILEA: Jon Elizetxe (Aroztak)
18:30-20:30 GELA 2 | Energia: negazionismotik negozionismora eta aukera berriak. HIZLARIAK: Antonio Aretxabala (Geologoa - Zaragozako Unibertsitatea), Alvaro Campos Celador (Ikerlaria), Arrate Zelaia Eizaguirre (Mugarik Gabeko Ingeniaritza). MODERATZAILEA: Alazne Arruti Bengoetxea

16:00-18:00 GELA 3 | Krisi klimatikoa: nondik gatoz eta nora goaz. HIZLARIAK: Naima El Bani (ikerlaria), Unai Pascual (ikerlaria), Veronica Van Horenbeke (XR). MODERATZAILEA: Lorea Flores.
18:30-20:30 GELA 3 | Biodibertsitatea, ekoizpena eta errentagarritasuna. Basogintza eredu berri baterantz. HIZLARIAK: Maialen Azpillaga Diez (Sukar Horia), Arturo Elosegi Irurtia (ikertzailea), Markel Arriolabengoa Martiarena eta Iñaki Etxebeste Larrañaga (ERREZ kooperatiba). MODERATZAILEA: Gorka Menendez Baceta (Meren).
16:00-18:00 GELA 4 | Dokumentala: Ez eskerrik asko, Gladysen leihoa.
18:30-20:30 GELA 4 | Gazteok eta etorkizuna. Krisi ekosozialaren aurrean zer? Gazte mahai-ingurua: Ane Etxabe, Anne Rodriguez, Amaia Iturriria eta Aitor Urdangarin.
21:00 AFARIA PORTUKO MERKATUAN (Pizzak, bokatak,...)
21:30-23:30 KONTZERTUAK PORTUKO MERKATUAN (J Martina eta Amooma)

Urriak 2 igandea

8:30-9:30 GOSARIA
10:00-12:00 GELA 1 | ASANBLADA: Nola heldu krisi ekosozialari Euskal Herritik? DINAMIZAZIOA: Joxemi Zumalde.
10:00-12:00 GELA 2 | Dokumentala: Monopolia. Agua: negocio y poder político. (un documental de investigación sobre la privatización del agua en Bizkaia)
10:00-12:00 GELA 3 | Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburuaren aurkezpena.
MOBILIZAZIOA eta EKITALDI AMAIERA 12:30tan Portugaleteko Merkatu plazatik.

 

Erantzun

Sartu