Teknologia albisteak

Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora: lizentziei buruzko mahaingurua

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-23 : 11:30

"Jabetza pribatutik ezagutza kolektibora", izenburu horrekin mahaingurua antolatu dute Antzuolan datorren irailaren 28an, asteazkenarekin. Eduki lizentziei buruzko eztabaida edo kolokioa izango da, gai hau proposatuta: "Copyright, creative commons, domeinu publikoa; zein da diferentzia?"

Honela aurkeztu digute mahaingurua antolatzaileek ohar batean:

Hitz potoloak izan ohi dira eta askotan nagia sortzen dute horiei buruz informazioa bilatzeak, bada, bide horretan lagundu asmoz antolatu dugu saio hau. Copyright, Creative Commons eta domeinu libreko lizentzien arteko desberdintasunak eta berezitasunak ezagutzen hasteko hitzaldi-tertulia izango da.

Kontestu pixkat gehiagorako, Argiak berriki ateratako erreportaia: Eztabaida dago edukien partekatzeaz.

Irailaren 28ko mahainguruko partehartzaileak izango dira:

Non, noiz: Irailak 28, 18:30etan, Antzuolako Torresoroa aretoan.

Eta denontzako lagungarri, hurbildu nahi baduzue, lizentzia libreen inguruko koadroa, Argiako erreportaia horretan eta Wikipedian aurki daitekeena:

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu