Ian urakanak Florida astindu du AEBetan aste honetan. 70 lagunetik gora hil direla baieztatu da, eta baliteke gehiago izatea. Urakanak zuzenean jotako inguruneetan suntsiketa izugarria izan da. Gertaera ulertzen laguntzen duten zenbait grafiko interesgarri topatu ditugu sarean eta hona ekarri ditugu.
Batetik, hor goiko grafikoa, nola zegoen Atlantikoaren uraren tenperatura Ianek indarra hartu zuen bitartean. Venezuelako kostaldetik eta Karibe osoan zehar, oso ur beroekin egin du topo. Ohikoa uda amaitzean Karibean, baina beroketa globalarekin, are ohikoagoa, berotasun handiagoa uretan eta hurakan gogorragoak.
Kuba igaro zuenean, urakan kategoria lortu zuen:
Kuban argindar mozketa eta uholdeak izan dira, baina suntsiketa ez da hain handia izan. Handik iparraldera egin zuenean, Mexikoko Golkoa igaroz, koloreak zehazten du 4 kategoriara iritsi zela urakana, Floridako mendebaldeko Fort Myers badian lur hartuz.
Fort Myers eta inguruetan suntsiketa ikaragarria izan da itsasotik gertu. Oso terreno laua zelako:
Eta gainera, kostaldea ere sakonera gutxikoa delako itsaso aldetik. Horrek urakanaren uhina, haizeak eragindako itsasgora berezia (surge esaten dutena ingelesez) are handiagoa da, altueran 6 metrokoa izanda, sakonago iritsi daiteke kasu batzuetan beste batzuetan baino.
Goiko bi irudietan, goragoko kasua gertatu da Fort Myersen. Ingurua uhartez betea dago, eta horietako baterako bidea ere moztu zuen urakanak ostegunean:
Galdera sor dakiguke guri, nola Florida urakan eskualdea izanda, hainbeste marina eta urbanizazio egiten diren itsaso ondoan, txikituta geratu diren horiek.
Kontua da Florida handia dela, eta urakanek jotzen dute, baina lur-hartze puntuetan eragiten duten suntsiketa ez da igartzen penintsulako beste puntu batzuetan. Hauek dira, adibidez, azken hiru hamarkadetako Floridako urakanen bideak:
Florida urteen buruan urakanek joko dutela gauza jakina da, baina zein norabidetatik eta nola joko duten asmatzea zaila da. Ekaitza gertatzen denean, ordu eta egun batzuetako abisua badago, baina hurrengoa non izango den argitzen ez du laguntzen horren.
Goiko mapa horretako urakan handiena Andrew izan zen, 1992koa. Lurrean sekula neurtu diren haize bortitzenak neurtu ziren orduan.
Erantzun
Sartu