Gaur zabaldu dute Euskaraldia 2022 egitasmoan norbanako moduan izena emateko epea. Ofizialki, 19:00etan Bilboko Kafe Antzokian egingo duten ekitaldi baten bidez gauzatu da hori ("Hitzez ekiteko garaia" leloa erakutsi dute bertan). Euskaraldiaren hirugarren aldiak, azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitarte egingo denak, praktika linguistikoan jarriko du arreta. Izen-emateak, hemendik. ariguneetan belarriprest edo ahobizi izango zaren esateko.
Praktika linguistikoaren arreta puntu nagusia ariguneak izango dira aurten.
Arigunea erakunde mailako (entitate bat, administrazioaren alor bat, enpresa bat...) espazio edo jarduera bat da, non entitate horretako partaide talde batek, harremana bertan euskaraz egingo dela adostuko duten. Talde adostasuna, eta partehartzaile bakoitzaren adostasuna eskatzen da entitate batean arigune bat osatzeko. Eta adostu behar den konpromisoa zera da, Euskaraldiak iraungo duen 15 egunetan gutxienez, taldekide bakoitzak, nork bere roletik (belarriprest, ahobizi) euskaraz egingo dutela delako arigune horretan.
Gaurtik hasi eta azaro hasierara bitarte, Hitzez Ekiteko ekitaldiak antolatuko ditu Euskaraldiak herriz herri. Horietan, herritarrei eskatuko diete zehazteko eta jakinarazteko zer erronka ezarri dieten euren buruari. Horrez gain, praktika linguistikoak aldatzera bideratutako ahalduntze eskolak abiatuko dituzte lau lekutan: Donostian, Tolosaldean, Errenterian eta Getxon. Hamar astekoak izango dira, urriaren amaieran hasita. Proiektu pilotu moduan abiatuko dituzte, baina hurrengo hilabete eta urteetan beste herri eta eskualde batzuetara zabaltzeko asmoa dute.
Erantzun
Sartu