Teknologia albisteak

Wikipediako Ikusgela proiektuak bideo bat argitaratuko du astero ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-27 : 13:04

Maiatzean eman zuen bere buruaren berri Ikusgela proiektuak. Aurrerapen haren ondoren, gaur aurkezpen ofiziala izan du proiektuak Donostian, eta bertan iragarri dute gaurtik hasita 2022-23 ikasturtean astero bideo bat argitaratuko dela. Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak koordinatzen du Ikusgela proiektua, Eusko Jaurlaritzak diruz babestu eta Hiru Damatxok ikus-entzunezkoen adarra jartzen du, Ander Bolibarren zuzendaritzarekin.

Azalpen bideoetan espezializatutako proiektua da Ikusgela. Sarean euskararen presentzia areagotzeko eta euskarazko Wikipedia osatzeko helburua du. Ikasleei zein landutako gaietan interesa dutenei erakargarria egingo zaien tonu freskoarekin, baita narratiba berrietara egokitutako lengoaia eta baliabideak erabiliz ere. Bideo guztiak, gainera, eduki libreekin osatu dira (Simone de Beauvoirren bideo honetan, adibidez, 200 pieza bisual libre konbinatu dira), eta sortutako materiala ere librea izango da, sarean aritzeko modu baten erakusgarri.

Hiru tematikako bideoekin hasi da Ikusgela, atal bakoitzean lengoaia eta edukiak modu berezituan landuz. Filosofian collage erako animazioak dira, eta hiru bideo argitaratu dira. Ekonomian, gaur eman da ezagutzera lehen bideoa, BEZ zergari buruzkoa. Ekonomiari buruzko bideoak Alazne Astorga aktoreak lehen pertsonan azalduko ditu. Euskal literaturako bideoak etorriko dira laster, eta hor marrazki bizidunetan oinarritutako bideoak ikusiko dira. Hona bideo hori ikusgai.

Atal hauetan lankidetza pegagoikoa ere egon da, filosofia bideoetan Joxe Azurmendi Katedrarena eta Agora elkartearena, eta ekonomiakoetan, Laneki eta Jakinbai ekimenena.

Hainbat bazterretan topa dezakegu Ikusgelaren produkzioa:

Erantzun

Sartu