Teknologia albisteak

«Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2022-09-25 : 10:07

Aurten, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna zeinu-hizkuntzako gidari-interpreteekin batera ospatu nahi du EIZIE itzultzaile euskaldunen elkarteak, eta «Zeinu-hizkuntzako interpreteak» solasaldia antolatu dute, ESHIE-ZHIE elkarteko kideekin. Euskaraz lan egiten duten zeinu-hizkuntzako interpreteen lanbidea gertuagotik ezagutzea jarri dute helburu, eta elkarlanean aritzeko bideak jorratzea.

Elkartearen berri eman ondoren, pertsona gorren komunitateaz hitz egingo dute parte-hartzaileek (legeria, nazioarteko zeinu-sistema, pertsona gor-itsuekiko komunikazioa…), bai eta zeinu-hizkuntzen interpretazioaren berezitasunez ere (lan-eremuak, baldintza teknikoak, lan-baldintzak eta prestakuntza). Amaieran, daktilologia-alfabetoaren oinarrizko nozio batzuk erakutsiko dizkigute (agurra, nola aurkeztu…), saio labur praktiko batean.

Parte-hartzaileak: Azalia Gomez Villafañez, Ainitze Laskurain Goirizelaia eta Oihana Munduate Iguaran.

Noiz: Irailak 29 (osteguna)

Non: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)

Ordua: 18:00 - 19:30

Solasaldia streaming bidez ere ikusi ahalko da.

Erantzun

Sartu