Udako Euskal Unibertsitateak 50 urte betetzen ditu aurten, eta atzo izan zen ospakizun ofizial nagusia Bilboko Kafe Antzokian. Kronika irakur dezakezue Berrian, hizlari nagusien parte-hartzeen berri izanez, baina Sustaturako beste zerbait ekarriko dugu hona: Kepa Sarasola UEUko zuzendariak eta Ane Sarasua idazkari nagusiak egindako errepasoan aipatu zituzten proiektu digital edo internetiko interesgarriak.
Interneteko proiektu akademikoen artean, honako hauek nabarmendu zituzten UEUko ordezkariek:
Sareko ekimen hauez gain, Sarasuak eta Sarasolak nabarmendu zuten presentzialitatea, topaketak eta ikastaroak (eta Ikergazte bilera handiak) funtsezkoak direla. Antolatutako biltzar nagusietan, oroitarazi zigutenez, Informatikari Euskaldunen Biltzarra izan zen antolatzen lehena 1996an, eta harrezkero 100 biltzar egin izan dira.
50 urteotako irudiak biltzen ditue bideo honetan, "presentzialitatea" gehiago gailentzen da online izaera baino... Polita da ikustea:
Erantzun
Sartu