Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak, bere Gizarte-Ekintzaren bitartez, antolatutako Ekintzaile-Lehiaketako sariak banatu dituzte. Lehen saria Oblivisión ekimenak jaso du eta bigarrena Aporenabenturak.com-ek. Hirugarren saria aldiz, hutsik gelditu da. Edizio honetan, 30 lan aurkeztu dira. Bestalde, Toribio sariak ostegun honetan, azaroak 25, banatuko dira.
1-. Saria: Oblivisión errealitate birtualeko proiektuak irabazi du. Oblivisión-ek mundu birtualak birsortzen ditu eta tratamendu psikologikoetan erabili daitezke. 40.000ko saria irabazi du.
Bi arlotan lan egiten du Oblivisión enpresa ekimenak. Alde batetik, ordenagailu bidezko ikusmen eremu alorrean programa bat garatu du; programa horrek ahalbidetzen du laborategiko animalien jokabideari jarraipen automatikoa egitea. Bestalde, errealitate birtualaren alorrean, esparru ezberdinetan erabil daitezkeen errealitate birtualen programak garatzen ditu; psikiatrian eta psikologian erabiltzeko aplikazioak, esaterako.
2-. Bigarren saria: Aporenabenturak.com-ek jaso du. Guraso eta irakasleek haurrei irakurtzeko ipuin didaktikoak eskaintzen dituen zerbitzua da; euskarazko eta gaztelaniazko ipuinak biltzen ditu on-line.
3-. Hirugarren saria hutsik gelditu da. Lehiaketako bost edizioetan, lehenengoz gelditu da saria libre.
Sari banaketan, Lehiaketako arduradunek azaldu zutenez, datorren ediziorako aldaketak egiteko asmoa dute. Orain artean, gizartean eragina zuten eta Internetekin lotura zuten enpresa-egitasmoei zuzendutako proiektuei bideratutako lehiaketa izan da. Arduradunek azaldu dutenez, Internetekiko lotura hori baldintzetatik kanpo uzteko asmoa dute. Horrela, lehiaketa ez da Internetera mugatuko. Berrikuntza arloko proiektu guztiek parte hartu ahal izango dute.
Oraingo ostegunean, hilak 25, banatuko dira Eibarren Toribio Etxebarria sariak 2004. Donostia, Eibar, Irun eta Elorrioko hamar enpresa proiektu sailkatu dira finalerako.
Guztira 29 hautagai aurkeztu dira edizio honetan: Alde batetik, Enpresa Ideiak atalean 20 ekimen, eta bestetik, Sormena eta Berrikuntza Teknologikoa enpresan atalean 9. Finalistak dira atal bakoitzeko bost ekimen:
Sormena eta Berrikuntza Teknologikoa enpresan atalean: Teknia Elix (Elorrio), Mirakonta (Irun), Catalogger (Donostia), Goi Alde y AGME (biak Eibarrekoak).
Enpresa Ideiak: Asiris Visión, Emedica, Ikude Telemed, DCO Servosistemas e Innovae Visión (Donostiakoak denak). Innovae Visión-ek irabazi zuen iaz Kutxako Ekintzaile-Lehiaketa.
Sari banaketa Eibarko Portalea eraikinean izango da ostegunean, arratsaldeko 18:00etan.
Atzo, hilak 25, banatu ziren Toribio Etxeberria sariak:
Sormena eta berrikuntza teknologikoa enpresan:
Enpresa Ideiak: