Nazioarteko zein bertako hainbat hizlarik parte hartu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatutako nazioarteko I. Sinposioan. Azaroaren 3an eta 4an ehun pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hizkuntz eskubideak hezkuntzan bermatzen ote diren eta horiek bermatzeko zer tresna eta metodologia erabiltzen den aztertu zen bertan. Orain, ondorioak atera dituzte.
Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariaren hitzetan "sinposioaren helburua hizkuntz eskubideak hezkuntzan foroa eskaintzea izan da, ondorio bateratuak ateratzeko asmorik gabe. Hala ere, egon diren saioetan eta mahai inguruetan kontuan hartzeko hainbat hausnarketa egin dira".
Ideia nagusiak
- Hizkuntz eskubideak giza eskubideak dira
- Europan ez da bitarteko nahikorik jartzen hizkuntza gutxiagotuen garapenerako
- Etorkinak artatzeko ekimenetan garatu behar dira
- "A" eredua ez da bitarteko egokia euskararen hizkuntz gaitasun egokia eskuratzeko; "B" eredua ere ez hainbat kasutan.
- EAEko ereduak gainditu litezke ikuspegi juridikotik, baina legea aldatu beharko litzateke
- Ipar Euskal Herriko datuak kezkagarriak dira, eta beraz, ezinbestekoa da Frantziako gobernuak beste politika bati ekitea.
- Nafarroako Foru Komunitatean gober-nuak berak ezartzen ditu euskara ikasteko ezinta-sunak
- Haurrak euskalduntzeko eginkizuna ez da hezkuntzarena bakarrik, beste hainbat esparrutako erakundeena ere bai.
- Eskolak tresna egokiak eskaini behar dizkie ikasleei, baina hizkuntz eskubideak bermatzeko politika integralak behar dira.
- Hizkuntz eskubideak bermatzeko ezin-bestekoa da hizkuntza ezagutzea.
Ponentziak
Guztira 15 hizlari izan ziren sinposioan. Hona hizlari batzuek aurkeztutako ponentzien nondik-norakoak:
1-. Danimarkako Roskilde Unibertsitatetik etorri zen Tove Skutnabb-Kangas
anderea. Bere ponentziaren izenburua: "Hezkuntza-ereduen eta giza hizkuntz
eskubideen arteko erkaketa, eleaniztasunaren bidean". Berak esandako hitz
batzuk:
- Hizkuntz eskubideen inguruko definizioak agertu zituen.
- Hizkuntz eskubideak giza eskubideekin lotu beharrekoak direla berretsi
zuen, hain zuzen ere, oinarrizko eskubideak direlako. Linguistic Human
Rights terminoa erabili zuen hizkuntz eskubideak definitzeko. Gizabanakoaren
eskubide horiek bermatzea ezinbestekoa da eta norbanakoen zein taldeen
bizirauterako ezinbestekoak.
2-. Amsterdamgo Unibertsitatetik etorri zen Durk Gorter jauna. Bere
ponentziaren izena: "Hizkuntza gutxiagotuak eta hezkuntza Europan". Berak
azpimarratutako ideia batzuk:
- Europar Batasuneko hizkuntzen egoeraren berri eman zuen. Hala, hizkuntz
ofizialak edo menperatzaileak, gutxiengo etorkinen hizkuntzak eta, herrialde
eta gutxiengoan dauden hizkuntzak daude Europan.
- Hizkuntza gutxiagotuentzako baliabide berezirik ez da ipini Europan
hizkuntza hauek zabaldu daitezen.
3-. Kanadako Simon Fraser Unibertsitatetik etorri zen Diane Dagenais anderea.
Bere ponentziaren izenburua: "Etorkinen seme-alaben murgiltze-programei
buruzko ikerketa". Berak esandako batzuk:
- Kanadan etorkinen seme-alaben murgiltze-programei buruzko ikerketaren
berri eman zuen
- Hizkuntzaren ikaskuntza lantzean ager daitezkeen ikuspegiak zein diren
esan zuen: ikaskuntza prozesu sozial gisa, ikaskuntza identitatea
eraikitzeko elementu gisa...
- Etorkinen gurasoek izandako jarrerari buruz hitz egin zuen
4-. Lehenengo eguneko mahai ingurua: "Hizkuntz eskubideak hezkuntzan: etorkinen integrazioa".
- Ikasle etorri berriak eskolatzeko aukeratzen den hizkuntza ereduak,
zalantzarik gabe, eragina izango du, bai ikasle horien gizarte-integrazioan
eta aukera berdintasunean, bai euskararen bizi-iraupenean eta
normalizazioan.
5-. Paul Bilbaok hitz egin zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren izenean. Bere
ponentzia: "Hizkuntz eskubideak eta hezkuntza Euskal Herrian. Egoeraren
diagnosia". Berak esandako ideia batzuk:
- Hizkuntz eskubideak kontzeptuaren definizioa egin ondoren, definizio hori
hezkuntzan nola aplikatu beharko litzatekeen azaldu zuen.
- Euskal herrian hizkuntz eskubideak hezkuntzan bermatzeko dauden mekanismo juridiko-administratiboak azaldu zituen, eta mekanismo horiek egokiak
direnentz egiaztatzeko matrikulazio datuekin uztartu zituen.
6-. Euskal Hezkuntza-Sistemen ereduak. Jatorria eta ebaluazioa. Parte-hartzaileak:
- Lontxo Oihartzabal (Euskadiko Eskola Kontseiluko lehendakaria): EAEren
inguruko datuak
- Rikardo ederra (Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko kidea): Nafarroaren inguruko
datuak
- Pantxika Ibarboure (Seaska erakundeko zuzendaria): Iparraldeko datuak
7-. Kataluniako Observatori de la Llengua erakundetik Carme Forcadell anderea. Bere ponentziaren izenburua: "Hizkuntz eskubideak bermatzeko bidea:
Kataluniako eredua". Berak esandako ideia batzuk:
- Herritarrek hizkuntza erabiltzeko eskubidea baliatzeko, ezinbestekoa da
hizkuntzaren ezagutza bermatzea. Hartara, Katalunian eskubide hori
bermatzeko murgiltze-sistema bakarra izatea deliberatu zuten.
- Ereduak tresnak dira, hau da, erabaki politiko bat gauzatzeko tresnak
dira. Horrela, Katalunian ezagutzeko eskubidea bermatzeko erabaki politikoa
harturik, hori baliatzeko tresna egokiena baliatu zuten.
8-. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko
zaingo batzordekidea da Iñigo Urrutia. Bere ponentziaren izenburua: Nola
agertzen dira hizkuntz eskubideak hezkuntzan Euskal Herrian?". Berak
esandako ideia batzuk:
- Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, aukerak badaude ereduak hizkuntz
eskubideak bermatzeko bidean jartzeari begira, lege-aldaketa eskatzen duen
arren.
- Nafarroako Foru Komunitateko eta Ipar Euskal Herriko egoeraren inguruan
hitz egin zuen, eta euskarri juridikoen gabeziak mahai gaineratu zituen.
Aurrerago, sinposioaren webgunean ponentzia guztiak jarriko dira
""Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, aukerak badaude ereduak hizkuntz eskubideak bermatzeko""
Perla hau bota duenari ene Barakaldo maiteatik pasatzea gomendatzen diot, Autonomi Erkidegoko errealitatezko bainu bat har dezan.
Hemendik aipatzen duen hizkuntz eskubide horietakoren bat ikusiz gero, toke bat eman diezadala mesedez.