GPS antena jarriko dute gure herrian
GPS sistema amerikarrek asmatu zuten, bonbak botatzeko puntuak hobeto definitzeko. Berez, sistema militarra da eta zehaztapen txikiagoarekin erabilpen zibila ere izan du, eta izan gura du.
Zehaztasuna, baina nahita egindako erroreekin
Kontua da amerikarren kontrakoak ere erabili zezaketela, beraien misilak jaurtitzeko, eta horregatik sateliteek ez dute posizio zehatza ematen. Beti errore bat gehitzen zaio informazioari, nahita, baina errore aldakorra, batzutan gehiago eta bestetan gutxiago. Horrela, zehaztasuna guztiz galtzen da. (Noski, amerikarrek errore gabe erabili dute Bagdaden)
GPS-aren erabilera
Gauza oso zehatzetarako erabiltzen da, besteak beste, eraikinak neurtzeko edo espaloi baten puntu zehatza finkatzeko, lurren mugak non dauden ikusteko, iturriak koordenadetan sartuta eukitzeko... Beste hamaika aplikazio ere baditu. Gehienetan, hala ere, lan topografikoetan erabiltzen da.
Gipuzkoan izango diren hiru antenekin, GPS-aren prezisioa zentimetro baten ingurukoa izan daitekeela ziurtatu berri digu Aldundiko Mikel Elortzak. Ez da misila Intxorta mendian botatzea bakarrik, kafea edaten duzun tabernan ere bota dezakete, kafea edaten duzun kikaran ia-ia.
Errore horrekin zaila da prezisio hori izatea, beraz:
Irtenbidea asmatu du Foru Aldundiak: Hiru toki jakinetan: Lazkao, Donostia eta Elgeta antenak jarri. Antena satelitearekin lotzerakoan, GPS fijo horrek momentu bakoitzean dagoen errorearen berri ematen du irrati bidez. Orduan, Bergaran obra bat neurtzen ari direnek lehenengo satelitearen datuak jaso, eta gero Elgetako GPS-aren informazioa jasoko dute, jakiteko zein den errorea momentu eta toki horretan. Azkenean trigonometria bidez lortzen da zehaztazuna.
Eta erabilera?
Pentsa, adibidez mendira zoazela. Mapa eraman dezakezu eta Ibilbideak sortu, eskuko GPS-rako koordenatuak jasoz. Honen berri Gari Araolazak eman zigun Sustatun eta aipatu zuen Gipuzkoako Aldundiak duen erreminta, b5m.gipuzkoa.net : distantziak kalkulatzeko, lurren azalerak, eraikinen kokapenak, puntu kilometriko zehatzak
Lehen Aldundiaren jauregian zuten GPS-a era aldatuko dute. 1997koa zen Donostiakoa eta orain Elgetako eta Lazkaokoarekin osatua egongo da Gipuzkoako antenen beharra. zehatzago egin ahal izango dira neurketak. Konkurtsora atera dute lana, abendu edo urtarrilerako sistemen martxan egon dadin. Horra zertarako jarri behar duten GPSa gure herrian.
Erantzunak kargatzen...