Irailean iragarri genuen Sustatun Hotmail e-posta kontuen edukiera handitzen hasi zela. Baina, erabiltzaile batzuek bakarrik eskuratu dituzte orain arte agindutako 250 megak. Abenduaren 5etik aurrera, erabiltzaile guztiek izango dute edukiera hori hotmailen e-posta kontuan.
E-posta kontuen arteko gerra aurrera doa. Hotmailek, azkenean, irailean agindutakoa beteko du; 250 mega izango ditu erabiltzaile bakoitzak bere e-posta kontuan. Bitxia da orain Hotmailek berri hori ematea, justu Yahook erabiltzaileen doako e-posta kontuak 100 megatik 250 megara igoko dituela jakinarazi duenean.
Baina, oraindik ere Google dago gorengo postuan. Bere GMail e-posta kontuak giga bateko edukiera eskaintzen du doan. Yahoo eta Lycosek ere badute aukera hori, baina ordainduta.
Erantzun
Sartu