Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Aldaketa Euskadirentzat" plataforma sortu dute, webgune eta guzti

Sustatu
2004-11-19 14:11
Plataforma

Plataforma

Partaide dira Joseba Arregi Jaurlaritzako sailburu ohia eta Imanol Zubero Bakearen Aldeko Koordinakundeko sortzaileetako bat, besteak beste. Kideek sinatutako manifestuan politikagintza berri bat lortzeko "gobernu aldaketaren alde" lan egitea beharrezkoa dela adierazten da.

Egitasmorako oinarriak:

  • Lehenik, Terrorismoa biziki gaitzestea eta biktimen memoria aldarrikatzea Euskadiko politika eta gizarte eraikuntzaren zutabe legez.
  • Euskadiko gizartearen aniztasuna bere barne izaerari dagokiola eta, horrexegatik, baztertu behar dela Euskadiko edozein eraikuntza politiko itunean eta demokrazia anitzean oinarritzen ez bada.
  • Konstituzio eta Estatutua aintza hartuta, eskubide eta askatasunean sortutako autogobernuaren defentsa.

Aldaketa.org

Webgunearen lehen orrialdean "Aldaketa Euskadirentzat" manifestua oso-osorik jaso dute. Euskarazko eta gaztelaniazko bertsioak ditu webguneak, baina ezin daitezke dokumentu guztiak bi hizkuntzetan irakurri.

Oraintxe bertan jarri berri dute manifestua sinatu dutenen izenak eta plataformako kide direnak (12:00etan ez zegoen) nortzuk gara atalean.

Webgunean hainbat dokumentu jasotzen dira. Guztiak Microsoft-en .doc formatuan daude. Beraz, dokumentuak zabaldu eta irakurri ahal izateko, beharrezkoa da word-a izatea. Gainera, esan, dokumentu guztiak gaztelania hutsean daudela.

Aipatutako atalez gain, manifestuari atxikimendua emateko tartea, eta oraingoz hutsik dagoen Berriak ere badaude. Azkenik, aipatu Eztabaidarako foroa ere badela.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu