Teknologia albisteak
1

Munduko liderrik mirestuenak

Erabiltzailearen aurpegia
Aitita Makurra
2004-11-25 : 10:11

Hamarreko zerrenda batean, lauk dihardute informatikan eta hiruk autogintzan. Batek, gainera, hiru urte darama enpresatik kanpo.

The Financial Times egunkariak eta PriceWaterhouse Coopers enpresak zerrenda bat argitaratu berri dute, nortzuk diren gaur egun liderrik mirestuenak enpresaren esparruan. Eta irabazlea da...

  1. Bill Gates (Microsoft)
  2. Jack Welch (GE)
  3. Carlos Ghosn (Nissan)
  4. Warren Buffett (Berkshire Hathaway)
  5. Michael Dell (Dell Computer)
  6. Hiroshi Okuda (Toyota)
  7. Jeff Immelt (GE)
  8. Carly Fiorina (HP)
  9. Steve Jobs (Apple)
  10. Fujio Mitarai (Canon)

Bill Gatesek hirugarren urtez jarraian irabazi du galdeketa hau. Baina kasurik harrigarriena da Jack Welch, garai batean General Electric enpresako burua, kontuan hartuta 2001ean utzi zuela GE.

Galdeta hau egiterakoan, beste galdera bat egin zitzaien enpresaburuei, alegia, nor gonbidatuko luketen beren enpresako zuzendaritza batzordera, historian norbait izan diren pertsonetatik. Izen hauek jaso zuten boto gehien: Winston Churchill, Jesukristo, Napoleon Bonaparte, Albert Einstein, Julio Zesar, Leonardo Da Vinci eta John F. Kennedy.

Eta zuk, nor gonbidatuko zenuke?

Erantzunak

kamarru
2004-11-25 : 20:00

Bill Gates?

Ez jauna, ez.

Richard Stallman, Tovalds Linus, ...

Erantzun

Sartu