Iberiar penintsulako diseinu oneneko agerkarien artean jaso dute aipamena, egunotan Coruñan egin den kongresuan. Espainia eta Portugalgo prentsa idatzizko agerkari garrantzitsuenetan lanean dabiltzan ehunetik gora profesional batu dira La Voz de Galicia egunkariaren Prentsa Museoan.
Eguaztenetik egubakoitzera bitartean egin da Coruñan Espainiako Estatuko eta Portugalgo prentsa diseinuaren gaineko lehenengo kongresua (ÑH01 ).
Goienkaria-ko zuzendari Eneko Azkarate eta diseinu arduradun Goio Arana izan dira han. Goienkaria-rekin batera, Bilboko El Correo izan da, Euskal Herrian argitaratzen diren prentsa agerkarien artean, kongresuan ordezkatuta egon den beste agerkaria.
Prentsa idatziaren diseinuaren azken joerak aztertu eta urte honetan nabarmendu diren agerkariak azpimarratu dituzte kongresuan.
Kongresuan, idatzizko eta Interneteko aurtengo agerkaririk onenak saritu dituzte: Bartzelonako La Vanguardia, Zaragozako Heraldo de Aragon, Granada Hoy, Elpais.es eta Heraldo.es, azken bi hauek, egunkarien sareko bertsioak.
Kongresuak omenaldia egin die El Pais egunkaria orain dela 30 urte diseinatu zutenei: Reinhard Gñde, Julio Alonso eta Fermin Vilchezi.
>Zenbagarrena da dagoeneko? Martxa honetan sari eta aipamenak kabitu ere ez zaizkizue egingo...
Zorionak eta segi horrela.
TOPAGUNEA EUSKARA ELKARTEEN FEDERAZIOA - HEDABIDE SAILA