Galderei erantzuten dakien bilatzailea
Gaurko bilatzaileak apur bat tontolapikoak direla jakin badakigu. Internet-en hurrengo pausua galderei erantzuten dakizkiten bilatzaileak asmatzea izango da, bilatzaile adimentsuak, hain juxtu. Richard Benjamins adituak Web Semantikoaren nondik norakoak azaldu zituen ostegunean (CON)ex II. Kongresuan, Donostian.
Web semantikoaren helburua galderei erantzuten dakizkiten bilatzaileak egituratzea da; gaurko bilatzaileak html lengoaian oinarritzen baitira eta semantikoak, aldiz, XML-ean.
Zer lortzen da honekin? Ba, nik sartzen dut galdera bat bilatzailean eta berak erantzungo dit, hitzen esanahia kontutan hartuz eta ez bakarrik digito moduan ulertuz, gainera. Horretarako, web-aren edukiak ontologietan egituratuta egon behar dira aurretik.
Hainbat lekutan lanean ari dira aspalditik Web Semantikoaren erronka erraldoi honetan. Adibide bat azaldu zigun ISOCO (Intelligent Software Components) enpresako Richard Benjamin holandarrak ostegunean Donostian, MIK-ek antolatutako (CON)ex Ezagutzan Oinarritutako Enpresa Digital Hedatua II. Kongresuan.
ISOCOk Real Instituto Elcano delakoarekin elkarlanean ari da Web Semantiko bat egiten, ikusi. Nazioarteko geopolikitaz eta horrelako kontuetan dago espezializatua Elcano Institutua eta dagoeneko horrelako bilatzaile semantikoa antolaturik dute. Galdera egiterakoan pauta batzuk jarraitu behar dira eta bere mugak baditu, baina emaitza benetan harrigarria da. Ez gelditu erraminta hau frogatu barik, hemen Tim Berners-Lee da Web Semantikoari buruz aditu handienetako bat, eta horrela definitzen du: --The Semantic Web is an extension of the current web in wich information is given well-defined meaning, better enabling computers and people to work in cooperation.
Publikoko pertsona batek Wikipedia aipatu zion Benjamins-i eta aditu nederlandarrak goraipatu egin zuen proiektu hau.
Erantzunak kargatzen...