"Hizkuntza eskubideen garapena: giza harremanak eta erakundeak demokratizatu beharra" hitzaldia egin zuen Paula Kasaresek
Paula Kasaresek, propio landutako dokumentua aurkeztu zuen eta Txema Ramirez de la Piscinak, moderatzaile lana egin zuen ondorengo debatean. Giro goxoan aritu ginen bertaratutakoak eta 18:30ean hasitako saioa 21:00etan bukatu genuen
Paula Kasares, gaur egun Baztango Udaleko Euskara Teknikaria da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta HIZNET-en irakaslea da. Aurrez UEUko Soziolinguistika sailburua eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria ere izana da. Txema Ramirez de la Piscina, EHUko Informazio Zientzietako irakaslea eta idazle eta kazetari aski ezaguna dugu.
Hurrengo saioa
Hurrengo hitzordua, Donostian izango dugu, Ernest Lluch Kultur Etxeko aretoan, azaroaren 30ean, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldi honetan "mugimendu autogestionatua eta elkarlana" izenburupean arituko dira Koldo Tapia, Teo Etxaburu, Joxemari Muxika eta Idoia Illarramendi.
Hona Paula Kasaresen ponentzia:
Erantzunak kargatzen...