Gaurtik aurrera, Alava.net webgunean bertan kontsultatu ahal izango dira Arabako Foru Aldundiak deitu eta kudeatzen dituen lan eskaintzak.
1. Karrerako funtzionarioen plazak betetzeko egiten diren Enplegu Publikoaren Eskaintzak
2. Lan poltsak eratzeko deialdiak, aldi baterako langile beharrak asetzeko egiten direnak.
Atariak aukera ematen du hautaketa prozesuetan parte hartzeko eskabideak bidaltzeko. Horrela, Interneterako sarbidea dagoen edozein lekutatik izena eman daiteke.
Era berean, deialdien nondik norakoak etengabe eta eguneratuta ikus daitezke: oinarriak, intereseko informazio oharrak, deitutako prozesuen araudiak, azterketen egunak eta prozesu bakoitzean garrantzia duten beste hainbat informazio.
Kontsulta pertsonalizatua ere gin daiteke; NAN zenbakiaren bitartez, bakoitzak egin duen azterketaren emaitza jakin dezake.
Erantzun
Sartu