Zer esan dezakegu teknologia berriei buruz? Kalte egiten al diote hizkuntzei?
Teknologia berri hauek gure bizitza aldarazten ari dira, eragin gogorra dute gaur eguneko gizartean. Hasiera batean, inobazio hauek gure esku zeuden, guk kontrolatzen genituen, orain ordea guztiak buelta eman du eta gizartea teknologien gatibu aurkitzen da. Teknologiak azterketa sakon baten ondorioz aldaketa bat sortzen duenean edo zerbait berria aurkitzen duenean, zera berri hau izendatzeko izen bat eskatzen du,hau horrela izanik,gizarteak ez du beste erremediorik eta izen berria ematen dio. Hona hemen gatibutasun honen adibide garbi bat.
Guzti honetaz aparte, aipatu bezela aurrepausuak ikaragarriak dira eta gizarte moderno hau aurrerapen hauetan barneraturik dago. Honek ondorio bezela zera dakarkigu: betidanik izan ditugun gauzak, hizkuntza talde honetan barneratu beharra dago, alde batera uztea horrela berriari bidea ireki.
Euskal Herriari bere hizkuntzak ematen dio nortasuna, beste herri batzuetan ere horrela gertatzen da, hizkuntza hori modu honetan zapaltzen badugu, nortasuna jokoan jarriko dugu, gure gizarteren parte galduko dugu. Euskal Herria, izenak berak dioen bezela, herri euskalduna da. Hizkuntza zapuzten badugu, nola deituko genioke gure herri honi, "Herria" agian?
Izan gaitezen argiak eta teknologia berriak geureganarazi ditugun bezela geureganarazi dezagun gure hizkuntza, zabal dezagun geure artean eta gogoratu, hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasi ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik.
Ez noski. Teknologiek ez dute berez kalterik egiten. Haien erabiltzaileak dira hizkuntzari kaltea eragiten diotenak, edo haien ignorantziak, alferkeriak, zabarkeriak...
Paper gainean idatzita ere, ahoz zein telefonoz ere, sekulakoak egiten zaizkio hizkuntzari. Eta ez bakarrik euskarari, gainera.
Beraz, ez diezaiogun bota errua inondik inora kulparik ez daukanari.
Kutraila