Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elurrak eta izotzak errepideetako egoera larritu dute

Sustatu
2005-01-26 13:01

Mondragon Unibertsitatean, adibidez, bertan behera utzi dituzte goizeko eskolak hiru fakultateetan. Komunikatu baten bidez esan dute, Goi Eskola Politeknikoa gaur asteazkena, zabalik dagoela baina ez dela klaserik ez azterketarik egongo bihar goizeko 9:45ak arte. Eskolako webgunea kontsultatzea gomendatu dute azken erabakien berri izateko.

Araban ere eskolara joan ezinda geratu dira ikasle asko.

Kamioiek lanik zailena

  • A-15 autobidea itxita dago auto eta kamioientzako.
  • Altube mendatea itxita dago kamioientzako eta autoek kateak behar dituzte.
  • N-1 errepidean, Gasteiztik Etxegaraterako bidea itxita dago kamioientzat.
  • Nafarroako eta Arabako errepide askotan kateak behar dituzte autoek.

Auto hartu behar duenak kontu handik egiteko gomendioa eman dute gaur ere.

Trafikoari buruzko informazioa:

Eusko Jaurlaritzaren trafiko saila.

Nafarroako Errepideen Sarea.

Joango gara Sustatun errepideen gaineko informazioa osatzen, gure irakurleen laguntzarekin. Animo eta idatzi nola dauden errepideak zuen inguruetan. Eskerrik asko!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu