Teknologia albisteak

Sustaturen argazkiak, XML jario baten gisan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2005-01-31 : 10:01

Sustaturen argazkien sekzioa iragan irailean ireki genuen. Lanegunetan, egunero aldatu dugu irudia, bat baino gehiago erakutsiz egun batzuetan. Orain, ikusmira grafiko honi XML feed edo jario bat ezarri diogu.

Harpidetza egin eta zein irudi dagoen jarraitu daiteke, orain, Sustaturen azala edo argazki atala zuzenean bisitatu barik.

Ez da fotolog bat zehazki, argazkilari baten bloga, baina irudiak dira feedaren bidez ikusiko direnak, eta alderdi horretatik haiekin parekatu daiteke. Euskal blogosferan, fotolog izenda daitekeen blog pare bat badago, Sarean.com Jabi Zabalaren argazkien bloga, (benetako fotolog hutsa) eta Begietatik, Patxitrapero blogariaren alderdi grafikoa. Beste blogari batzuen feed-etan irudiak ere sartzen dira, eta, azkenik, bere burua argazkilaritzat aurkezten duenik ere bada, urtarril honetan bertan estreinatu den Jose Luis Irigoien blogari eibartarra.

Honenbestez, beraz, hiru feed eskaintzen ditu Sustatuk:

Argazkienean zeure irudiak agertarazi nahi badituzu, aportazioetara irekia dago atal hau. Hemendik kargatu zure irudiak. Tamainuari adi, 250 pixel zabalekoa behar dugu. Neurri txikia, kamera digital arrunt batek atera dezakeenarekin alderatuta oso gutxi da hori, baina web pantaila batean ondo ikusteko lain balio du. Irudia ona bada, batez ere.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago