Sustatu logoa Teknologia albisteak

Cocidito Madrileño: EITB antzerki zaletasuna pizten?

Iban Arantzabal - Bergara
2005-01-28 09:01

Ezagutzen duzue Cocidito Madrileño? Ba horixe izango da Euskal Herrian gehien ikusiko den antzerki lana. Zergatik? galdera horixe egin gura nuke Sustatun. Irrati-formulan ezagun egin den tartea antzerkian ikus daiteke herriz herri, eta herri gehienetan. Udaletako langileek ez dute dudarik izan Cociditoa kontratatzerako orduan.

Radio Euskadiko mas que palabras saioak egin du ezagun Cocidito, eta irratian arrakasta itzela izan du Javier Vizcainoren irratsaioak.

Glu Glu antzerki taldeak ere, Estatu Españoleko tertuliano, politiko eta abarrekoen iritzi, edo osagaiekin lapikokoa egin eta irribarre batekin janarazten dute antzerkian. Sipnosia hemen

Nolakoa den antzezlana

Irratsaioa denek dakite nolakoa den, baina antzerkia zer? Ba Artezen irakurri dugunez sketch eran dago antolataua eta entzunez ezagutu dugunaren ispilua egingura izan dute. Taula gainean argi gorri bat dago eta piztutakoan adierazten du esanten ari direna literala dela. Hori bai, ez omen da esaten esaldi bakoitza norena den. 3.000 grabazio entzun eta gero egindako lana da.

Gaiak

Euskara, homosexualitatea, ikastolak, eliza, herri kirolak dira Cocidito Madrileñoren zati antzezlan hau gaztelanieraz egiten da bakarrik.

Debagoienean

Oso gutxitan izan da Debagoienean Cocidito Madrileño bezalako antzezlan arrakastatsurik jende kopuruari dagokionez: zazpi emanaldi egingo dituzte hiru herritan, eta aldez aurreko salmentan sarrera gehienak dagoeneko saldu dira. Gurera ere iritsi da lapikoko berezi horren fenomenoa. Baina ez Debagoienean bakarrik. Santurtzin, adibidez, sarrerak agortuta daude eta emanaldia apirilaren 29an da.

Zumaian, Tolosan... jende asko joan dela jakin dut. Sustatuko irakurleren bat egon da ikusten? Zein iritzi duzue? Gurean sarrera guztiak agortu dira. Antzeztokiak beteko dira inoiz ez bezala.

Irratsaioaz informazioa, eta orain baita antzerkiaz ere, Euskal Irrati Telebistaren webgunean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu