"Mamutxen Eremua": poltsikoko telefonoentzako euskarazko lehen jokoa
Animatu enpresak egin du "Mamutxen Eremua" jokoa. J2ME teknologian eginda dago. Jokoan jokalariak Mamutxak aurkitu behar ditu, bidean topatuko dituen pertsonaiek emango dizkioten pistei esker.
Izena duen guztia omen da.
"Mamutxak gure artean dauden izaki mitologikoak dira. Nagusiek diote jadanik ez direla existitzen, baina guk badakigu hor daudela. Zure lagunekin etorri zara kanpaldian mamutxak aurkitzeko xedearekin. Mamutxak badirela frogatzeko, argazki bat egin behar diezu zure mugikorrarekin eta zure gurasoei bidali."
Honela hasten da "Mamutxen Eremua" abentura, lehen jokoa mugikorrentzat, erabat euskeraz, J2ME teknologian garatua. Joko hau Animatu enpresak garatua izan da erabat, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntzari esker, Euskara teknologia berrietan sustatzeko Plangintzan.
Jokoa abentura bat da non jokalariak Mamutxak aurkitu behar dituen, bidean topatzen dituen pertsonaiek emango dizkioten arrastoei esker. Mamutxa bat aurkitzen duenean argazki bat egin beharko dio.
Gazteei zuzenduta
Jokoa publiko gazteari zuzenduta dago, eta ez du inolako indarkeriarik. Zailtasuna jokalariaren abilezian datza alde batetik, eta bestetik eta garrantzitsuagoa, topatutako pertsonai bakoitzak emandako informazioaren ulerpen eta sintesian. Horregatik iruditzen zaigu joko egokia euskara praktikatzeko, bere ulermen eta erabileran oinarritua dagoelako.
Animatu Bilboko enpresa gazte bat da, Internet, telebista eta poltsikoko telefonoentzako marketing eta asisialdirako aplikazioak ekoizten dituena. Bere azken proiektuen artean daude Kukuxumusurekin batera egindako beste joko bat poltsikoko telefonoentzako (Telefonicako Movistaren e-moción-en eskuragai), txat grafiko bat (www.oihutegia.com ) eta joko multierabiltzaile bat (www.jolastu.com ), euskara hutsean eginda baita ere.
Erantzunak kargatzen...