Uztarria.com-ek jaso du 2005eko Sareko Argia saria
2005-01-28 17:01
Gaur, hilak 28, arratsaldeko 16:00etan banatu dituzte 2005eko Argia Sariak, Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean. Ohi bezala, prentsa idatzia, irratia, telebista, Internet eta merezimenduzko sariak eman dituzte. Interneten atalari dagokion Argia saria Azpeitiko Uztarria.com webguneari eman diote. Sareko Argian argitaratu berri dituzte saridunak.
- Sarea: Uztarria.com
- Prentsa idatzia: Iñigo Aranbarri (Berria-n Hizlandia saila egiten du).
- Irratia: Mikel Bujanda (Euskalerria Irratia).
- Telebista: Julian Iantzi.
- Merezimenduzko saria: Gorringo taldea Kutsidazu bidea Ixabel antzezlanagatik.
- Publizitateko saria hutsik geratu da.
Sustatuk ere jaso zuen Interneteko Argia Saria 2003an. Aurreko edizioetako irabazleak dituzue hemen: www.argia.com/argiasariak
Sari banaketa ekitaldiko argazkiak 18:00ak aldean jarriko dituzte Argiaren webgunean.
Erantzunak kargatzen...