Sustatu logoa Teknologia albisteak

Elurra eta izotza arazo Euskal Herriko zenbait lekutan

Sustatu
2005-01-25 12:01

Debagoieneko egoeraren berri izan dugu, adibidez, Goiena.net-en bidez. Goizean goiz Leintz Gatzagako mendatea itxi egin dute, baina orain zabalik dago. Bi istripu ere izan dira; bata Bergaran eta bestea Arrasaten. Trafikoan arazoak sortu dituzte istripu horiek.

Euskadi Irratian entzun dugu txapazko istripuak egon dira Euskal Herriko leku askotan eta arazoak sortu dituztela errepidean. Istripu larririk ez da egon, oraingoz.

Kontuz errepidean

A-15 autobidea itxi egin dute, izotzagatik, Andoaindik Iruñarako noranzkoan.

Etxegarateko gaina ere itxita dago kamioi batek arazoak sortu dituelako. N-1 errepidean kontuz ibili behar da Andoain eta Ikaztegieta parean, izotz plakak baitaude.

Kontu handiz gidatzeko aholkua eman du Herrizaingo Sailak eta autoa ahal bada ez hartzeko.

Eguraldia eta trafikoari buruzko informazioa

Euskal Herriko Klimatologia eta Metereologia elkartearen webgunean duzue eguneko iragarpena.

Eusko Jaurlaritzaren Metereologia eta Klimatologia Zuzendaritzak ere ematen du eguraldiaren berri: Euskalmet

Mendateen gaineko informazio eguneratua duzue Trafiko Sailaren webgunean

Eman zuk ere egoeraren berri

Sustatun saiatuko gara lehen eskuko informazioa ematen, gure irakurleen bidez. Animo eta idatzi nola dauden errepideak zuen inguruetan. Eskerrik asko!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu