Bai Esan-etik erantzuna gatazkaren errealitatea zein den azalduz
ELA eta LAB sindikatuek azaroan, abenduan eta urtarrilean sortutako gatazka dela eta, Bai Esan enpresako zuzendaritzak nabarmendu nahi du barne-gatazka bat dela; izan ere, eskatu duten enpresa-hitzarmenak egungo lan-kostuak % 100 areagotzea ekarriko luke, eta gure ustez onartezina da, enpresa-proiektua desagerraraziko bailuke.
Bestalde, sindikatu horiei jakinarazi bezala, enpresa honetan, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden gainerako enpresa guztietan bezala, Hitzarmen Sektorialak arautzen ditu lan-baldintzak, eta beti errespetatu izan dugu hori.
EAEn 3.500 pertsona baino gehiago ari dira lanean telemarketin-enpresetan eta/edo sektorekoak izan gabe oso izaera desberdineko bezeroei horrelako zerbitzuak ematen dizkieten enpresetan. Bankuei, kutxei, telekomunikazio-enpresei, aseguru-etxeei, banaketa-enpresei eta abarrei ematen diete zerbitzua. Hitzarmen Sektorialak arautzen ditu horietako gehienak, baina langileen % 15, gutxi gorabehera, Hitzarmenaren baitan ez dauden enpresetan dabiltza, eta, beraz, baldintza kaxkarragoetan. Ez da hori Bai Esan-en egoera; ordainsariak Hitzarmen Sektorialak jasotzen dituenak baino handiagoak dira hemen.
Enpresa hitzarmen eskaera bakarra
EAEn telemarketinean diharduten enpresa guztietatik, Bai Esan-en bakarrik eskatu duten enpresa-hitzarmena; beraz, argi dago sindikatuen estrategia langileen lan-kondizioak zaintzea baino areago doala eta enpresa bezeroetara hedatu nahi dutela arazoa.
Sindikatuei jarrera hausnartzeko esan
Espero dugu sindikatuek egungo jarrera berriro hausnartuko dutela, are gehiago gaurko egoeran, gure bezeroek esleitzeko zain baitaude zenbait zerbitzu-kontratazio.
Barkatu eragozpenak
Azkenik, gure bezeroei eta enpresa honek ematen dituen zerbitzuen erabiltzaileei eskatzen diegu arrazoi horregatik sortu diren edo sor daitezkeen eragozpenak barkatzeko.
Bai Esan, Servicios de Marketing S.A.
Erantzunak kargatzen...