Beatallica: Beatles eta Metallica-ren arteko nahastea
2005-02-01 09:02
Beatlesen abestiak Metallicaren estiloarekin egiten dituzte. Emaitza: abestien fusio bitxi bat, bai soinuari, bai tituluei eta bai letrei dagokienean. Interneten dituzte abestiak, edozeinek eskuratzeko moduan. Momentuz, zortzi abesti dituzte webgunean.
2003an sortu zuten Beatallica eta, hasiera batean, Beatles eta Metallicaren bertsioak egiten zituztela bazirudien ere, bertsioak baino zerbait gehiago dira. Urte hauetan beraien lekua egiten joan dira eta AEBetan kontzertu-birak ere egiten dituzte. Jende askok ditu gustuko eta jarraitzaileak ere badituzte.
Euren musika ezagutu nahi izanez gero, jo Beatallica.org webgunera eta entzun zortzi abestiak.
Erantzunak kargatzen...