Sustatu logoa Teknologia albisteak

Boto elektronikoa emateko aukera izango dute Barakaldon, Irunen, Laudion eta Tuteran

Sustatu
2005-02-01 10:02
Ez du balio juridikorik izango

Ez du balio juridikorik izango

Lau hiri horietako errolda osatzen duten hiritarrek gaurtik hasi eta otsailaren 18ra arteko epea izango dute boto elektronikoa emateko. Boto horrek, baina, ez du inongo balio juridikorik izango. Esperientzia pilotua besterik ez da izango.

Espainiako Hauteskunde Batzorde Nagusiak ontzat eman zuen proba, Barne Ministerioak botoaren konfidentzialtasuna bermatuko zuela eta botoen kontaketan alderdi politikoetako ordezkariak egongo zirela ziurtatu eta gero. Botoaren konfidentzialtasuna bermatzeko ziurtagiri digital bereziak erabiliko dira.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu